Zuzenekoen zoramenetik pausatuago eta ñabardura gehiagorekin

  • Gatibu ::Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik

    Baga biga

    iraupena ::46´35´´

    prezioa ::15.95€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Askotan esan ohi da talde baten ibilbideko hirugarren diskoa dela benetako proba, taldearen onena erakutsi beharko lukeena. Gernikar hauek ez dira berriak “negozio” honetan eta aurretik ere ibiliak dira konposatzen, interpretatzen eta zuzenean jotzen. Seguruenik, horregatik guztiagatik disko heldua eta landua egin dute: lan honetan soinu dotore, garbi eta ñabarduraz betetakoa lortzeaz gain, beste tempo bat lortu dute. Ezagun da Gatibuk kontzertu bizi eta izerditsuak egiten dituela –eta hala jarraitzen du!–, baina diskoan bestelako emaitza bilatu eta lortu dute. Kantuek taldearen marka bereizgarria dute, baina rock izerditsua, bluesa, heavya, rock urbanoa, erritmo elektronikoak eta ukitu latino zein flamenkoak batu dituzte. Hitzetan, errealitatearen eta bizi-nahiaren urgentzia, jakina.
Alex Sardui - Gatibu

Sexua, desioa... oso presente daude zuen hitzetan. Horiek dira benetan jendea arduratzen duten gauzak?


Gauza antzekoek arduratzen gaituzte; hor daude desioak, ametsak, egin nahi ditugun gauzak… Sexuarekin bide onean goaz: galarazita egotetik modu askean bizi dugu orain, egunerokotasunean.

Nolatan aukeratu zenuen Chitty Chitty Bang Bang film musikal horren izena?


Gerora jakin dut film bat dela. Kantuaren melodia eginda neukan eta halako batean soinu hori burura etorri zitzaidan; hortik aurrera, beste guztia idatzi nuen. Agian subkontzientean neukan film hori ikusi izana.

Inoiz Serge Gainsbourgekin konpara zaituzte? Emakumeei halako omenaldiak egiten dizkiezula-eta...


[Barre]. Eskertzen da halako konparaketa… Inoiz neskek esan didate emakumeek ulertzeko moduko kantuak idazten ditudala. Egia esanda, eskolan eta abesbatzan neska artean ibili nintzen beti; eta baliteke hor zerbait ikasi izana.

“Hauxe da rock-and-rolla, hau da nire bizixe, kezko promesen joan etorri bet”. Joan-etorria bada, badaramazue denbora bat, ezta? Zer eman dizue rock-and-rollak?


Joan-etorriak beti egon dira, hori da rock-and-rolla. Horrek ematen dio bizitzari intentsitatea. Rock-and-rollak asko ematen digu, horregatik jarraitzen dugu horretan. Maitale on baten modukoa da: asko ematen dizu, baina ez dakizu noiz arte.

Hitzetan askotan ageri dira “sua”, “ura”, “trumoia”, “laino”, “udaberrixe”, “haizie”... Zeu zara rockaren Pello Zabala, eguraldi gizona?


Euskaldunok beti egon gara naturari begira. Aita bertsolaria daukat, Enbeitatarrak familia dira, eta tradiziori eutsi egin behar zaio. Eta, jakina, nire errespetu guztia Zabalari.

Produkzio galanta dauka diskoak. Detaile eta ñabardura asko dauzkate kantuek.


Eskerrik asko. Soinua zaindu egin dugu, zuzenekoa eta diskoa bereizteko. Modu berean, ideiak sinpletu egin ditugu.

Azkenak
Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Eguneraketa berriak daude