Artea, teknologia eta esperimentazioa ardatz dituen egitarau oparoa osatu du Donostiako Arteleku zentroak. Urtea amaitu bitartean, arte adierazpide diferenteen inguruko tailer eta ikastaroak eskainiko dituzte bertan. Iñaki Graceneak zuzenduko duen Errore kodea serigrafia tailerra da lehenengoa. Apirilaren 14an hasi eta maiatzaren 29an amaituko da. Ikastaroak emango dituzten artisten artean, Isabel Herguera, Miguel Alvarez, Xabier Erkizia, Oier Iruretagoiena, Isidoro Valcarcel-Medina eta Esther Ferrer daude. Artista donostiarrak Performancea gora eta performancea behera ikastaroa eskainiko du ekainaren 8tik 19ra bitartean. Besteak beste, Nieves Correak, Maialen Lujanbiok eta Dora Garciak parte hartuko dute ikastaro horretan gonbidatu gisa.