Bastidako Ardoaren Parkea Lakuako Gobernu berriaren zain

  • Beharrezko finantzazioa lortuz gero, Bastida ardoari eta Arabako Errioxari buruzko lehen parke tematikoaren egoitza izan liteke 2011n. Horri esker, duela urte batzuk abiatutako ardoaren ibilbide turistikoan txertatuko litzateke, eta EAEra iristen diren turistentzat beste pizgarri bat izan liteke.
Bastidako Ardoaren Parkea
2006. urtean Frank Gehry arkitekto ospetsuak diseinatutako Marqués de Riscal-en "˜Ardoaren Hiria"™ izeneko luxuzko esparrua ireki zen Eltziegon. sei urte lehenago Guardian ireki ziren Calatravaren Ysios upeltegiekin batera, ardoaren alde turistikoaren buru da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oraingoz, egoitza Bastidan izango lukeen ardoari eta Arabako Errioxari buruzko parke tematikoa eraikitzeko, proiektua eta borondatea baino ez dago. Dagoeneko, proiektua Arabako Foru Aldundiaren mahai gainean dago, baita EAEko gobernuarenean ere. Hori gauzatzeko finantzazio sendoa behar da, hasieran zazpi milioi eurotik gorako aurrekontua eskatuko lituzkeen egitasmoaz ari baikara.

Abiapuntu gisa EAEra hurbiltzen diren turisten interesa areagotzea argudiatzen da; interes hori, egun, Bilboko Guggenheim museoak, nagusiki, eta Donostiako Kontxako badiak biltzen dute. Parkeak turistei aisialdia, kultura eta gastronomia aukera zabalagoak eskaintzea du xede, turistak EAEn luzaroago egon daitezen eta, hortaz, egungo turismoari eta, ondorioz, ekonomiari balio erantsia ekar diezaien.

Horrenbestez, parke tematikoaren proiektua egun abian den ardoaren euskal ibilbide kulturalean txertatuko litzateke. Ibilbide hori bere garaian aldizkari honetan azaldu zen: Calatravak diseinatutako Ysios upeltegia, Guardian; Gehryk diseinatutako Marqués de Riscal upeltegia, Eltziegon; eta inguruko beste hainbat upeltegi modernizatu.

Hauteskunde ondorengo egoera politikoak eta krisiak berak, aldiz, proiektua aurrera ateratzeko azken erabakia atzera dezakete –erabaki hori Jaurlaritzaren eta Arabako Aldundiaren esku dago–. Horrela ondorioztatu dugu Bastidako Udalarekin eta proiektua diseinatu duten arkitektoekin kontaktuan jarri ondoren. Bai Udala eta baita arkitektoak ere erabakiaren zain daude. Hermanos Larreina arkitektoek aldizkari honi azaldu diote duela hilabete batzuk Jaurlaritza interesaturik agertu zela proiektuarekin, baina aitortzen dute Lakuako exekutiboak momentu honetan beste lehentasun batzuk izan ditzakeela. Hala ere, beraien ustez krisi garaietan, hain preseski, posible da horrelako proiektu sendoak aurkeztea.

Nolakoa litzateke ardoaren parke tematikoa?

Oraindik ez dago guztiz zehaztua, bultzatzaileek, dagoeneko, funtsezkoena aurreratu badute ere. Hainbat hilabete dira proiektua lantzen ari direla. Duela hilabete batzuk Bastidako Udalak Hermanos Larreina arduradun goren dituen Enopolis Consulting enpresari hasierako proiektua egiteko enkargua egin zion. Proiektuaren arabera, asmo handiko interpretazioa, dastatze eta azterketa zentroa litzateke. Tokia ez dute oraindik zehaztu, baina Ebroko ibaiertzean nahiz Kantabriar mendikatean hainbat kokaleku daude. Bultzatzaileak mendikatearen inguruan jartzearen aldekoak dira.

Parke tematikoak bi eremu zehatz eta bereizi izango lituzke. Eremuetako batek interpretazio zentroa delakoa hartuko luke, eta 2.000 metro koadro inguru izango lituzke erakusketetarako. Bigarren eremua 40.000 metro koadroko lursaila litzateke eta Errioxako ingurumen ondasuna dibulgatzea izango luke helburu. Eraikinak bi solairu eta sotoa izango lituzke eta, bertan, bisitariek ardoaren historiari buruzko informazioa eta azalpenak jasotzeko aukera izango lukete. Ikus-entzunezko bitartekoak eta beste zenbait elementu interaktibo erabiliko dituzte mahastizaintzari eta ardogintzari lotutako zirkunstantziak eta lanak azaltzeko. Helduek nahiz haurrek beren adinari eta ezagutzei egokitutako eskaintza izango dute.

Bigarren eremu handian, aurreikusitako lursail zabalean, Errioxako ingurumen arloa ezagutzeko aukera izango da. Testuinguru horretan, Ebro ibaia eta Kantabriar mendikatea funtsezkoak dira kalitate handiko ardoa lortzea ahalbidetzen duen eskualdeko mikroklima ezagutzeko. Bisitariek ardo batzuk Errioxa Garaikoak direla eta beste batzuk Errioxakoak edo Errioxa Beherekoak direla bereizteko aukera izango dute. Bereizketa honek zerikusi handia du Errioxako mikroklimekin. Errioxako ardotan adituak direnek garrantzi handia ematen diote bereizketa honi, izan ere, horien iritziz, Errioxa Garaikoek kalitate hobea dute. Dena den, kontsumitzaile bakoitzak nahiago duena hobesten du, eta horrek ez du zertan bat etorri bereizketa horiekin.

Zazpi milioitik gorako aurrekontua

Proiektua, finantzatzeko iturriak eta bermeak izanez gero soilik jarriko da abian. Hasierako aurrekontua zazpi milioi eurotik gorakoa da. Proiektuak 24 hilabeterainoko tartea aurreikusten du zentroa eraikitzeko. Horregatik, ardoaren parke tematiko berria 2011. urtean irekitzea aurreikusten da. Bultzatzaileen arabera, parkeak urtean 50.000 eta 150.000 bisitari bitartean jasoko ditu.
Mahastizaintza eta ardogintza
Arabako Errioxako ardoak 525 milioi euro fakturatzen ditu urtean
Arabako Errioxak 13.000 biztanle ditu 350 kilometro koadrotan. EAEko populazio dentsitate txikienetakoa duen eskualdea da, baina baita aberatsenetakoa ere, upeltegi, mahastizaintza eta ardogintza industria sendoa medio. Mahastiek 13.000 hektareatik gorako azalera hartzen dute –duela hamar urte baino %23 gehiago–, 1.700 ustiategitan eta 400dik gora upeltegitan banatuta. 3.100dik gora ekoizle eta 5.000 inguru langile daude. Mahastiak Arabako nekazaritza ekoizpen osoaren %40 dira.

Arabako Errioxak Errioxako Deitura Jatorri osoan lantzen diren mahastien %20, saldutako litroen %30 eta salmenta zenbakien %35 hartzen du. Errioxako Deitura Jatorri osoak 2006an 251 milioi litro inguru saldu zuen guztira, eta horietatik 79 milioi Arabako Errioxari zegozkion.

Salmenten %70 euskal barne merkatuari eta Madrilgoari dagokie. Gainerako %30 kanpoko merkatuan saltzen da. Kanpoko salmenten buru Erresuma Batua da, salmenten laurdenarekin, eta ondoren AEB. 2007an Errioxako Deitura Jatorri osoko salmentak 31,6 milioi litrotik gorakoak izan ziren bertan, %13,7 hazkundearekin, herrialde horretako 2000. urteko merkaturatze zifra hirukoiztuz.
Arabako Errioxako instalazioak eta ekoizpen sistemak goitik behera modernizatu dituzte azken urteotan. Horretarako, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza handiak jaso dituzte. 1995. eta 2005. urteen artean, eskualde horretan 300 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da, Deustuko Unibertsitateko irakasleek egindako azterketaren arabera.

Azkenak
Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Eguneraketa berriak daude