argia.eus
INPRIMATU
USB giltzak, etxeko giltzen antzera
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko martxoaren 25
La Cie enpresa frantziarrak etxeetako giltzen itxura duten hiru USB eredu berri kaleratu ditu. ItsaKey, iamaKey eta PassKey izeneko eredu horiek lau edo zortzi gigabyte-eko informazioa meta ditzakete, eta PC edo Mac-etan erabil daitezke. Transferentzia abiadura oso handia da: 30 Megabyte segundoko, eredurik azkarrenean. 10 eurotik 30 eurora bitarteko salneurria dute. Metalez egin dituzte, desgasteari eta kolpeei aurre egiteko, eta LaCieren web-gunean eros daitezke.