Surfistak eta buzoak

Rosa María Martín Sabaris
Iñigo Azkona
Bizitza uretan hasi omen zen duela 3.500 milioi urte, hor nonbait. Izaki kaskarin batek lehorrera egin zuen jauziak mugarri nagusia ipini bazuen ere, ur-zorro batetik jaio gara gero ere azken 180 milioi urte hauetan. Gehienetan hondartzan itsasoari begira, ur-minak jota, geratzen garen arren, uretara itzuli beharra izaten dugu askotan.
 
Badut lagun bat surfista aparta dena. Gainazalean zirristatzen abilezia ikaragarria du. Ez da ia inoiz bustitzen, ez lanean, ez adiskidetasunean, ez auzoan, ez eta maitasunean ere. Eta ur-tanta gutxi batzuk bere urrezko larruazala eta adats distiratsuak ukitzen dituztenean, are ederrago agertzen da argazkietan, makinak klik egiten duenean bera baita ondoen paratzen dena.
 
Bitartean, itsas zabalean isilpeko mundura jaurtiki du bere burua urpekariak, hondartzako jendetzarengandik urrun. Jantzi astunak eta eskafandrak ez digu nor den ikusten uzten. Ur sakonetan murgiltzen da, lanean, adiskidetasunean, auzoan eta maitasunean. Eta han, hondo ilunetan gorpurik ustelduenak eta altxorrik miresgarrienak begiztatzen ditu.
 
Surfistak ondo konbinatuta eramaten ditu taula eta bainujantzia, itsasertzean berari begira gelditu direnen begiradaz gozatzen baitu. Zerrenda irakurtzen denean, eskua altxatu eta ihesean doa segituan, beste ikuskizun batetara. Asko mugitzen denez, gerriko giharreria indartu eta malgutasun handia garatu du. Ez zaio itsaso barea gustatzen. Olatuen beharra du, haien indarraz profitatzeko, eta abagunearen logikan maisua denez, onurarik handiena ateratzen dio aukera bakoitzari.
 
Aitzitik, hitzik egiten ez duelako, itsasoaren murmurra entzuteko gai da buzoa. Eta hitzik egiten ez duelako, bizirik irauteko nahikoa oxigeno izango du, goian gelditu den beste munduarekiko zilbor-hesteari lotuta. Ur handitan ibiltzen ikasi du. Buru-belarri ekiten dio bizitzari eta danga-danga edaten ditu egunak, gauak. Baina itsas azalera itzultzen denean, inork baino hobeto erakusten dio esker ona haizeari, eguzkiari.
 
Milioi bat urte igaroko da berriro eta denboraren tsunamiak lehorrera botako ditu surfista eta itsaspekaria. Lehenak kiskalita eta zimurrez beteta izango du begitartea, uhinen indarrik gabe, ibilge eta elbarri geratuko da, edozein erreparoren beharretan. Buzoa ere zimelduko da, baina oxigeno-botila bati esker aspaldi ikasi zuen minutu bakar baten balioa, eta irribarretsu begiratuko dio bidearen amaierari.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude