Maisuak utzitako odisea

  • Jenio handienen antzera, izaera eszentrikoa zuen Stanley Kubrick zuzendariak: aktore eta lankideekin bereziki zorrotza, eta detailerik txikiena kontrolatzen obsesionatua, zeresan handia eman zuen beti, eta ematen jarraitzen du, hil zela hamar urte bete direnean. Guk begirada maisuan baino, maisulanean pausatuko dugu, utzi zuen ondare zinematografikoak balio izugarria baitu.
Stanley Kubrick
Stanley KubrickStanley Kubrick
Tximuak airera botatzen duen hezurra, espazio-ontzi bilakatuta bueltatzen dena. Jack Nicholsonen begiak zainetan, aizkora eskuan duela. Biolentziaz betetako irudi zaparrada ikustera behartutako gaztea, Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren erritmora. Gutxienez fotograma hauetakoren bat ezaguna duzu, nahitaez, Kubricken herentzia ez baita soilik zinematografikoa; kultura garaikidearen zati bilakatu da bere lana. Horregatik, zinemagintza hutsari egindako ekarpenez mintzatu aurretik, interesgarria da ikustea kulturan eta oro har gizartean izan zuen eragina.

Gizakiaren dilemei eta jarrerei buruz filosofatzeko, gai arantzatsuak aukeratu zituen Kubrickek, eta arantzatsu landu zituen gainera. Sexua, subliminalki bada ere, presente zeukan beti, eta heriotzari, biolentziari edo gerrari eman zion tratamenduak garaiko moral kontserbadoreenak aztoratu zituen behin baino gehiagotan. A Clockwork Orange filma (1971), esaterako, debekatua egon da duela gutxi arte Britainia Handian, indarkerian oinarritutako jarrerek gazte ingelesengan zuten eraginaren beldur. Izan ere, pelikulako protagonisten antzera jantzita Londresko hainbat nerabek biolentzia erabiltzen zutela –hilketa bat tarteko– salatu zuen prentsak garai hartan. Halaber, ez da zaila imajinatzea Lolita lanak (1962) askorengan sortu zuen urduritasuna. Filmean, 14 urteko neskatoaz maitemintzen da James Mason heldua –Nabokoven liburuko erakarpen sexuala maitasunarekin ezkutatu zuen zuzendariak, zentsurari ihes egiteko–.

“Kubricken pelikulak eskandalu bide izan dira sarri, eta horrek zinemari aurrera egiten lagundu dio, ausarta izaten. Ikuspegi moraletik ditugun kezkak, zalantzak eta aurreiritziak zapuztu egin zituen Kubrickek, edo bederen kolokan jartzen lagundu zigun”, dio Begoña del Teso zinema kritikariak. Bere hitzetan, askatasunaren bandera bilakatu zen gizartearentzat, iraultzailea, “ikuslea amildegi askoren ertzean jartzen zuelako beti”. Alegia, hausnartzera behartzen zuen ikuslea, eta hausnarketarako makina bat bidezidor eskaintzen dute bere lanek. Hori, dena mastekatua eman ohi duen gaur egungo zine komertzialenaren ondoan, eskertzekoa da, dudarik gabe. “Kubricken pelikulak lehen begirada batean agian ez dira guztiz ulertzen, baina badakizu barruan zerbait dagoela, eta hori dastatu nahi duzula”, dio Del Tesok.

Lerro artean irakurtzeko pelikulak direla uste du, halaber, Aitzol Aramaio zinema zuzendariak (Un poco de chocolate): “Gai nagusia bat dela ere, irakurketa ugari dauzkaten filmak dira, bai dramatikoki, bai teknikoki. The Shining-en adibidez, beldurrezko pelikula planteatzen du, baina bikote harremanak lantzen ditu gibelean, eta isolamenduaren eraginak jorratzen ditu”. Zer esanik ez 2001: A Space Odyssey-ri (1968) eman zaizkion interpretazio anitzez. Stanley Kubrickek berak argi utzi zuen filmari buruzko elkarrizketa batean: “2001 ez da zientzia fikzioaz ari, espiritualismoaz mintzo da, Nietzschez, eta ikuslea askea da nahi duen moduan espekulatzeko filmaren esanahi filosofiko eta alegorikoaz”.

Finean, gurtu egiten duten jarraitzaile sutsu ugariek baieztatuko luketenez, inork ez bezala xehatu zuen Kubrickek gizakia eta gizakion arima; sinbolismoz eta filosofiaz beteriko filmen bidez, maisuki arakatu zuen gizon-emakumeon kontzientzia. Askorentzat, etorkizuna aurreikusten jakin zuen, eta A Clockwork-en daukagu berriz adibidea: ultrabiolentzia, entretenitzea beste helbururik ez duen biolentzia basatia, hedatutako epidemia da XXI. mendeko megapolisetan. Dena den, Kubrick ikusteko ez dagoela entziklopedia besapean eraman beharrik gogoratu du Del Tesok: “Bada ezabatu behar den ideia bat: bere zinema ulertezina dela dioena. Besterik gabe, Kubrickek bidaltzen dizkizun seinaleei arreta gehiago jarri behar diezu, baina bakoitzak nahi duen jarrerarekin disfruta ditzake filmak”.

Teknikaren nagusitasuna

Txikitatik xakearen zale amorratua izan zen New Yorkeko zuzendaria. Eta xake jokalarien pazientziak eta zuhurtziak gidatu zituen bere lanak, dudarik gabe. Spartacus (1960) izan zen estudio handien mende errodatu zuen azken pelikula, ondoren Britainia Handira egin zuen alde, eta filmen erabateko kontrola bere gain hartu zuen, prozesu guztiak pertsonalki gobernatuz. Perfekzionismo hori istorioari ekin aurreko dokumentazio lanean hasten zen. Napoleonen bizitza pantaila handira eramateko asmoz, 30 urte eman zituen materiala biltzen: 18 mila liburuki eta testu baino gehiago, eta enperadore frantziarrak egunero egiten zuenarekin osatutako artxibo bat, detaile txikienekin. Bitxiena da azkenean proiektua bertan behera uztea erabaki zuela, Bonaparteri buruzko beste pelikula batek (Waterloo) ez zuelako arrakastarik izan.

Filmazioan ere, perfekzioa zuen arau: kamera mugitzeko moduan, pertsonaiak irudikatzeko estiloan edota erabilitako denbora zinematografikoan, hartutako erabaki gehienak funtsezkoak izan dira ondorengo zinemagintzan, ausartak eta berritzaileak. Berdin soinu bandekin, musika klasikoa genero berriekin uztartu zuen eta hainbat eta hainbat obra handi herrikoi bihurtu zituen. Egun, Zaratrusta entzutean, 2001ekin akordatzen gara, jatorrizko obrarekin baino.

Zuzendari izanik, Aitzol Aramaiok Kubricken teknika azpimarratu du: Orson Welles bezalako maisuetatik angeluhandia hartu zuen, koloreak trebeziaz baliatu zituen eta soinua menperatu zuen: “Full Metal Jacket-en bada sekuentzia bat, soldaduak erasoan: bat-batean entzuten duzu soldaduetako bat metrailatu eta hil egin dutela. Gero ordea, konturatzen zara zati horrek ez daukala soinurik, metrailetarena zuk sortutako pertzepzioa izan dela; entzun gabe entzutea... Hor dago Kubricken handitasuna. Edota The Shining-en off-ean dagoenarekin jolasteko duen moduan; hain zuzen, ikusten ez den hori da beldurgarriena”.

Berritzeko beharrak beti zirikatu zuen Kubrick. 1999an, batere ezaguna ez den elkarrizketa eskaini zuen hil baino ordu batzuk lehenago –urteak zeramatzan kazetariekin hitz egin gabe–. Solasaldian dioenez, ekoizteko eskema aldatu nahi zuen, eszena solteak grabatu, istorioa eta ekintza nora doazen oso ondo jakin barik. “Besterik gabe, nire irudimena harritu eta pizteko”. Ordurako filmatuak zituen irudiak ziurrenik pelikula izango ziren gaur egun, baina imajina haiek ez dira inoiz argitara eman.

Kritika zatituta

Bere garairako aurreratua denari gertatu ohi zaio, haren obra ez dela beti ulertzen eta gerora izaten dela aintzat hartua. Kubrick ez da salbuespena, eta kritikariak ez zituen beti aldeko izan. Begoña del Teso kritikariaren hitzetan, “orain erraza da esatea iraultzailea eta aitzindaria izan zela, baina une hartan, Ben Hur ikustetik atera eta A Clockwork ikustera sartzen zarenean, lekuz kanpo harrapatzen zaitu zeharo. Kritikaririk ausartenek baino ez zuten ikusi Kubrickek asko zuela barruan. Gainera, kritikariak hezur-haragizkoak gara, pentsaera jakin batekin, eta Kubrickek mahai gainean jartzen zituen planteamendu iraultzaileak batzuentzat ez ziren onargarriak”.

Kontuak kontu, irudikari garaikidean iltzatuta geratu zaigu Soldadu Baldarraren begirada ero eta zirraragarria, bere buruaz beste egin aurretik. Sekta sekretuen mozorro-dantza erotiko eta sexuala, Tom Cruise adi dela. Lorategian etzanda, eguzkitako betaurreko handiak jantzita dituen Lolita, karamelua ahoan.

Elkarrizketatuei ere galdetu diegu euren imajina eta film kutunenen inguruan. The Shining-en (1980), igogailutik bat-batean irteten den odolezko olatu ikaragarriak oraindik izutu egiten du Del Teso. Gustukoen dituen lanak, Barry Lyndon (1975), “pelikula pikaresko dotorerik eta maltzurrik onena delako”; Eyes Wide Shut (1999), “erotismoa, amodioa eta sexua borborka dituen fantasia lizuna eta ederra delako”; eta The Shining, “askok mespretxatu ohi duten generoari, beldurrezkoari, heldu ziolako eta pelikula ikusten beldur handia pasa nuelako”. Aramaiok gehien berrikusi duen filma ere Jack Nicholson erotzen dena da: “Pasillo luzearen eszena, umea trizikloan... Pixkana estutasun sentsazioa sortzen joaten da, ezinegona, giro hertsia, eta horretarako ez du efektu handirik erabili beharrik”.

Benetako zinema baldin bada denborarekin gaurkotasuna galtzen ez duena, pentsatu arazten diguna eta estetikoki gozagarria dena, adibide garbia aurkituko dugu Stanley Kubricken ondarean. Hil zela hamar urte pasa diren arren, bere zinema bizirik dago oraindik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


Eguneraketa berriak daude