Musika eta sagardotegiak


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Onartzen dut artikulu honetan egitera noana soziologia merkea dela eta ondorioztatu uste izanen ditudanak areago dutela nire aurreiritzietatik ezen azterketa sendo baten ondoren ateratakoetatik baino.
 
Bihoa aurretik: poperoa naiz esan behar nuen, baina nintzen esatea egokiagoa da, izan ere, azken honetan musika barrokoa entzuten dut nagusiki. Eta ez da, barkatu zuritzea, kulturrontzi irudia eman nahia.
 
Pentsatzeko ematen dit horregatik La Polla Recordsen moduko punkaren iraute irmoak –norbaitek artikuluaren laburpentzat, hoberenera, egilea zaharkilotako hartzea ez litzateke harritzekoa–, gure artean kasik-kasik talde klasiko bihurtzerainokoak.
Bi adibidez argituko dut. Ez dakit zenbatek beteko zuten euskal jendearendako –Parte bat? Denok? Euskal denok? Den ez-nafarrak, Iparraldekoak salbu? EAEkoak?– ohikoa den sagardotegiaren erritoa, baina bete ere, Hernanin egin duten gehienak ohartuko ziren La Polla Records, eta oro har punka zenbat entzuten den tabernetan.
 
Duela gutxi bete nuen erritoa eta arrapaladan atera nintzen tabernatik “Opus Dei o no!” leloak pertsekutaturik. Berriz ez! Edade gehiegi dut eta, beraz, duela gehiegi bizi izan ditut laurogeiak. Norbaitek usteko balu kanta horien jartzeak baduela nostalgiatik, berehala ezezta dezala. Izan ere, gazteak ziren tabernan zeuden gehienak, gazteak ziren kanten erritmora dantzan ari zirenak.
Beste adibidea nire ikasleek –hamasei urte ingurukoak– eman zidaten. Nafarrock, uste dut, izan da Olaztin duela asteburu batzuk. Joko zuten taldeez galdetu nienean: Gatillazo bota zidaten lehendabizi. Gatillazo, nik ez nekien La Polla Recordsen errenkarnazio ebaristiarra dela, oinarrian La Polla Records berbera, bai musika bai letra aldetik. “Gatillazo, Gatillazo” erantzun zidaten nire ikasleek poperorik bazen galdetu eta, nik La Oreja de Van Gogh aipatzeagatik barrezka.
 
Baina zergatik gustatzen zaizue? “Musika, letrak...” eman zidaten arrapostu. Kanta pare bat entzun genituen.
 
Zergatik ote? Ez ote da arraroa, ez dut hitz bortitzagorik erabiliko, gurasoei gehien gustatu zitzaiena seme-alabei ere hagitz gustatzea? Ez da ezer okerrik hor? Norbaitek argudia dezake Rolling Stones ere belaunaldi ezberdinen taldea izan dela, eta baiezkoa onartu beharko nioke, taldea bai baina ikurra ez gehituz.
 
Zerk eragiten du La Polla Records eta bere antzeko oraingo taldeak, beste kultura batean bazterrekoa litzatekeen zerbait, erdigune izatea? Ala, itxurak itxura, bazterrekoak al dira?
 
Politikak, argi eta garbi. Euskal gatazkaren irautea gauzatzen da talde horietan. Baina goitik beherako eraldaketa nahi duen euskal iraultza hori nola egon daiteke bere-berean hogeita bost urtez? Kontraesankorra da, gutxienez, gurasoek entzundakoa seme-alabek mirestea, herri musika –uler bedi popa, punka, rocka eta abar– mendebaldeko kulturan, aurreko belaunaldiaren kontra egiteko tresna izan denean? Zer lekune uzten zaie seme-alabei gurasoek berrogeirekin Rimbauden rola betetzen jarraitzen badute? Ez ote hau Ediporen ezina?
 
Nire uste apalean punk musikaren iraupenak mugimendu baten urrezko aroa –Ezker Abertzalea laurogei hamarkadan– seinalatzen du eta, ondorioz, uste ez bezala, La Polla Recordsen doinuekiko gazteen dantza, ariketa nostalgiko moduan irakur daiteke.
 
“Ezer ez da aldatu” dio kantaren letrak. Zer ote begi-bistakoa, ezetz ala baietz?

ASTEKARIA
2009ko martxoaren 29a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude