«Lasterketa bat da, ahuleziak nork lehenago topatu»

  • Liher Elgezabal informatikaria da, eta hackerra, hacker etikoa.
    Hacker guztiak ez baitira gaizkileak.
Liher Elgezabal
Iñigo Azkona
Zinemak, telebista kateek eta egunkariek maiz zabaldu duten mezua da: hackerrak ordenagailuen mundua lepo kontrolatzen duten gaizkileak dira. Hacker zintzoen inguruko albisteek apenas duten lekurik. Liher Elgezabal informatikari bilbotarrak azaldu dizkigu hacker mota bien arteko desberdintasunak. White hat edo hacker zintzoak “helburu zuzen baterako” erabiltzen du bere trebezia. Sistema informatikoak arakatu, zuloak aurkitu eta arkitektura seguruak diseinatzen ditu. Black hats edo hacker maltzurrek, aldiz, segurtasun zuloetatik sartu eta sistemak kaltetu, birus eta zizareak sakabanatu, disko zurrunak guztiz ezabatu, datuak lapurtu eta identitateak ordezkatzen dituzte. Cracker edo pirata informatiko ere deitzen zaie, eta bistan da ospea beraiek lortu dutela, Internet komunitatetik kanpora behintzat. Hacker zintzoen xedea sistema informatikoen ahuleziak gaiztoek baino lehenago aurkitzea da, segurtasun arazoak berandu baino lehen zuzendu ahal izateko. “Azkenean lasterketa bat da, ahuleziak nork lehenago topatu”, dio Elgezabalek.
 
Hacker komunitatearen barruan, bakoitzaren jarduna bereizteko termino gehiago agertu dira. Hacker etikoa da horietako bat. “Lanbide bat da; enpresek euren sistemen segurtasuna frogatzeko kontratatzen dituzte profesional horiek”, esan digu informatikari bilbotarrak. Bera hacker etikoa da. “Profesionalki segurtasun aditu bezala lan egiten dut. Hacker etiko zertifikatua naiz, baina ez dut sekula nire burua hacker bezala aurkeztu. Hori besteengandik irabazi beharreko errekonozimendua da, ez nire buruari jar diezaiokedan titulua”. Hacker filosofiarekin bat datorrela esan digu bilbotarrak: “Informazioa eta esperientziak elkartrukatzea dugu helburu”. Beste norbaitek garatutako softwarea hobetu egiten dute guztien artean, komunitate osoaren mesederako.
 
“Sistema irekiak seguruagoak dira”

Hacker hitzaren jatorria zein den galdetu diogu Elgezabali. Garai batean, altzariak aizkorakadaka egiten zituenari deitzen zitzaion hala. Informatikaren munduan, arazo bati konponbide azkarra ematen zion programatzailea zen hackerra. Programa bat hackeatzea, garai batean behintzat, programa hori era azkarrean funtzionaraztea zen. Denborarekin, hacker terminoaren erabilpena hedatu egin zen eta gaur egun teknologiaren edozein alorretan jakin-min, sormen eta trebetasun berezia erakusten duten pertsonei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Hacker kulturak sistema ireki edo libreak aldarrikatzen ditu, kode irekiko programak aldatu, garatu eta hobetzea errazagoa delako. Sistema irekiak seguruagoak direla dio Elgezabalek: “Sistema itxietan, kode iturririk gabe, ez da posible Internet komunitateak programaren segurtasuna egiaztatzea. Beraz, litekeena da hacker maltzur batek ahulezia guk baino lehenago aurkitzea”.
 
Sistema irekietan, kodea irakurtzea nahikoa izan daiteke zuloak topatzeko. Atea zabalik egon ohi da. Itxietan, ordea, frogak egin behar izaten dira. Baina kode irekia seguruagoa da, ahuleziak begi bistakoak izanik garaiz atzeman eta azkarrago zuzen daitezkeelako. Microsoft eta Adoberenak bezalako software jabedunen kasuan, denbora gehiago behar izaten da arazo horiek konpontzeko. “Hacker bezala, sistema irekien segurtasuna aztertzea da nire ekarpenik handiena”, adierazi digu informatikari bilbotarrak. Linus Torvalds (Linux sistema eragile librearen sortzailea) eta Richard Stallman (GNU proiektuaren sustatzailea) dira, ziurrenik, hacker ezagunenak.
 
Webguneak ez ditugu behar beste eguneratzen

Londresko Unibertsitatean segurtasun informatikoari buruzko masterra egiten ari da Elgezabal. Azken hilabeteetan, software librea darabilten webguneen ahuleziak eta jasaten dituzten hacker erasoak monitorizatzen eta aztertzen aritu da.
Bere hitzetan, software librea erabiliz webgune bat sortzea erraza, azkarra eta merkea da. “Edonork instala dezake, informatikaria izan ala ez”. Erraztasun hori dela eta, sistema asko segurtasunari jaramonik egin gabe instalatzen direla dio. “Hala ere, egiaztatu ahal izan dudanez, software libreak segurtasun maila oso ona agertzen du instalatzen den momentuan”.
 
Arazoak sistemen gainean (kodeetan) aldaketak egitean sortzen dira, zuloak agerian gera daitezkeelako. Plugin edo gehigarri berriak txertatzen direnean ere, arriskua handitu egiten da, ez dutelako osagai nagusiek adinako segurtasun neurririk. Gainera, eguneratuta mantendu ezean, sistema geroz eta ahulagoa izango da. Eta babes neurri gehigarriak ere beharrezkoak dira: suhesiak, kriptografiaren erabilera... Euskal Herriko webguneez galdetzean, software librearen erabilera handituz doala erantzun digu Elgezabalek, baina ez direla behar beste eguneratzen. Dioenez, softwarearen garapen prozesuan segurtasunari garrantzi gutxi ematen zaio.
 
Proiektua heldua bada eta garapen talde handi batek bideratu badu, ahulezia gutxi izan ohi du, eta aurkitutakoak oso azkar konpon daitezke. Proiektu txikiagoen kasuan denetarik ikusten da. Esperientzia motzagoko programatzaileek egiten dituzte askotan, eta segurtasuna bigarren mailako kezka da beraientzat. Horregatik ahulezia gehienak gehigarrietan aurkitzen dira.
 
Hacker etikoa da Elgezabal. Baita garai batean black hat izandako zenbait informatikari ere. Ez da hori bilbotarraren kasua, baina historiak Kevin Mitnick bezalako adibide ugari laga dizkigu. 1980ko hamarkadetan Pentagonoaren konputagailuetara sartzeagatik atxilotu egin zuen FBIk. Berari buruzko liburuak eta filmak egin ziren, eta orain segurtasun informatiko enpresa baten jabe da. Lanorduz kanpo, white hat da Elgezabal. Bere esperientzia komunitatearen zerbitzura jartzea xede duen informatikoa.
Ahulezia nagusiak
Hainbat webgune aztertu ostean, Liher Elgezabalek aurkitutako ahulezia nagusienak hauek dira: Cross Site Scripting (CSS), SQL txertaketak eta urruneko fitxategien txertaketak. Aplikazioak jasotzen duen informazioa ondo exekutatzen ez duenean gertatu ohi dira horrelakoak.
Euskal Encounter
Uztailaren 23tik 26ra bitartean Euskal Encounter topaketen 17. edizioa egingo da BECen. Hacking tailer eta lehiaketak antolatu ohi dituzte urtero.

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude