Jasoko bada, jaso behar da

  • Arrazoi izan gabe ere arrazoiaren jabe egiteko 38 martingala edo amarru bildu zituen Arthur Schopenhauer filosofoak, bere garaiko eztabaida akademikoei luzaroan zorrotz eta mingots erreparatu eta gero. Ondorio nagusia: eztabaidon helburua ez omen zen aitortzen zena –iritzi desberdin-kontrajarrien talkatik egia bakarraren ezpalak ateratzea–, baizik eta, aitzitik, kosta ahala kosta norberaren arrazoia arrazoien gainetik ezartzea, irentsaraztea.
Euskara jasoa
Jasoko bada, jasoo behar da
Ni neu ere saiatu naiz Schopenhauerrek egin zuena egiten, eta, nire ustez, helburuari dagokionez ezin zaio filosofo borondatetsuak esandakoari koma erdirik ere aldatu: arrazoiak arrazoi, arrazoiaren jabe izatea da kontua, orduan Alemanian bezala orain gurean, ezkerrekoetan bezala eskuinekoetan.

Nolanahi ere, nago labur ez ezik motz, oso motz, geratu zela gure Arthur dialektika ustelean erabiltzen diren martingalen katalogoa osatzerakoan, asko baitira harenean aipatzen ez eta gurean barra-barra erabiltzen direnak.

Denak ezin, eta bakarra aipatuko dut nik hemen. Zerbaitetan zeure arrazoia ezarri nahi baduzu, ez aipatu zuzenki dena delako gai hori; asmatu beste gai bat, potoloagoa, eta egizu hartaz ari zarelako planta. Hori eginik, berehala hasiko zaizkizu handik eta hemendik kontra egiten. Orduan, lerra ezazu benetan axola dizun arrazoi hori, aldi berean hizpidera atera duzun gaian amore ematen duzulako itxura egiten duzula.

Hala, balia liteke, esaterako, krisia despido librea aldezteko, armak ideiak kartzelaratzeko, globalizazioa gure gizarte-sare sarriak baliogabetzeko, eta abar.

Euskarak hain beharrezkoa duen kontsentsu zabala, esaterako, primeran balia daiteke bidenabar beste arrazoi ez hain arrazoizkoak zeharka lerratzeko. Asko eta askotarikoak dira horrela lerratzen ari zaizkigun duda-mudako arrazoiak. Nik, larriagorik ere baden arren, bat bakarra aipatuko dut, kulturgintzari dagokiona.

Euskarak XXI. mendean izan dezakeen atarramentua delarik ageriko hizpidea, bizpahiru iturritatik irakurri edo entzun dut kultura jasoa ez dela euskararen erabateko normalkuntzarako erabakigarri, horretarako kontsumo errazeko produktuak (ahalik eta jende gehienak kontsumitzeko modukoak) behar direla.

Ondorio horretara iritsi direnak, garbi gera bedi hori, euskararen aldeko eragile ezagun, saiatu eta zintzo askoak dira, horretan ez dut dudarik. Halarik ere, nago jo diguten adar horrek adaska gehiegitxo dituela, besterik gabe biderako makulutzat hartzeko.
Ez diet nik ezer kenduko antzerkian Ama begira zazu, literaturan Kutsidazu, telebistan Basetxea edo kantuan trikitixa klonikoari. Audientzia zabaleko produktuak dira, eta horiek ere nahitaezko ditugu. Gakoa, ordea, ere horretan dago (ez nahastu aspaldion hain moda zoritxarrekoan ditugun beste ERE horiekin).

Antza denez, ni bezain euskaltzale diren batzuek jaso aditzaren hartu adierari ematen diote lehentasuna, eta horixe jarri nahi bide dute idi (ez nahastu aspaldion hain moda zoritxarrekoan dugun IDI delakoarekin, horrek, antza, zientzia alorrerako bakarrik balio omen baitu).

UNESCOk esan berri digu, ordea, euskara hauskor dagoela, hizkuntzen rankingean behe samarrean. Eta behean dagoena salbatu nahi bada, jaso beste erremediorik ez dago.

Izan ere, kultura jasoaren produkturik gabe (Brecht edo Ionesco, Zulo bat uretan edo Sistema Periodikoa, Sautrela edo BBCren dokumentalak, Ruper edo Joseba Tapia), ezinezkoa da produktu errazik sortzea.
Hots: jaso-hartzekorik izango bada, aurrena jaso-altxa beharko dela euskara.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude