argia.eus
INPRIMATU
Koloreen historia euskaratu du Gaiak-ek
  • EGILEA ::Manlio Brusantin

    Gaiak

    iraupena ::182 orrialde

    prezioa ::18€

2011ko urriaren 05
Koloreen historia euskaratu du Gaiak-ek
Koloreen historia euskaratu du Gaiak-ekGaiak
XVI. mendetik abiatuta murgildu nahi izan zuen Manlio Brusantinek koloreen historian. Fisikaren lorpenak baliatu zituen horretarako, baita pinturak mendetan koloreekin osatu dituen teoriak ere. Besteak beste Newton eta Klee uztartuz, Brusantinek ezinbesteko liburua sortu zuen. Ezinbestekoa, koloreen unibertsoa ezagutu nahi duen edonorentzako. Denetik aurkituko du gaian interesa duen irakurleak: nola fabrikatzen diren koloreak, garapen industriala iritsi bitartean izan duten historia, tindu naturaletatik kimikoetarako bidea... Brusantin Veneziako Unibertsitateko irakaslea da, arkitektoa, eta –nola ez– pintorea. Andoni Sarriegik itzuli du liburua, Gaiakentzat.