Jazarpen mania


2013ko maiatzaren 02an
Eider Rodriguez
Dani Blanco
Norbaiten edo zerbaiten kontra idaztearen hutsaltasuna nahi nuen agertu, lagunok. Norbaiten edo zerbaiten alde ezin denean idatzi, zer balio du norbait edo zerbait horren kontra idazteak? Dialektikarik egon al daiteke batzuk kontra bai baina besteek alde ezin dutenean egin? Alegia, Eurovision irabazi al daiteke ahoan alpargata sartuta?
 
Kariño beharraz hitz egiten zuen Katixak hauteskunde biharamunean. Eta nire buruari galdetzen diot, euskaldun jendea ez ote dabilen kariño gabe bizitzera kondenatuta. Euskalduna ez ote den paranoiko izatera kondenatuta.
 
Adibidea: esnatu naiz, Belle and Sebastian-en kanturik xamur eta zozoena ipini dut. Zoriontsu egoteko gogoz nago. Nahiz eta hauteskunde biharamuna izan, urtxintxa bat intxaur bat ari da jaten etxe aurreko zuhaitzean, katuak ez du pentsurik bota azpiletik kanpora, postariak koloretako hiru gutun ekarri dizkit, ogi banatzaileak irribarre egin dit. Sukaldeko mahaian ohar bat: “Lanetik deitu dizute gaur joan beharrik ez duzula esateko. Ez zaitut esnatu nahi izan!” Dudarik gabe, zoriontsu egoteko motiborik ez zait falta.
 
Kalean, paperezko lehendakarigaiak, oraindik irribarrez, emaitzei sorgor. Ezikusiarena egin dut, nire aldarteari eusteko asmo irmoa daukat. Liburu bat irakurri nahi dut, eguzki izpi batek jotako banku batean.
 
Kilometro batzuk egin ditut ibilian, hesiz eta zuloz eta putzuz eta autoz betetako bideetatik, eta eguzkiak gaur duen izpi bakarra herri honetan dagoen banku bakarrean jotzen duela ohartu naiz. Emakume bat banku horren erdi-erdian eserita, Eroskiko poltsez inguratuta. Tokitxo bat utziko didan galdetuko diot. Ezer esan aurretik bere atzetik pasa naiz, gertuagotik ikusteko, Imanolen ama iruditu baitzait, eta hala bada, euskaraz egin ahal izango diot. Ez da. Beste itzuli bat, gertuagotik ikusi nahi dut, bere oinetakoak, paparrean daramana txapa bat da ala berokiaren marka? Belarritakoak zilarrezkoak baditu aukera gehiago euskalduna izateko urrezkoak baditu baino, eta Eroskiko poltsatik irteten den egunkariaren mantxeta (edo tipografia sikiera!) ikusterik izango banu... orduan, orduan jakingo dut zein hizkuntzatan egin. Bere ile koloreak eta makillaje ezak potentzialki euskalduna dela esaten didate, baina eraztunak... eraztun gehiegi erdalduna ez izateko: “Euskaraz ba al dakizu?” galdetzea ere baneukake, baina hori gehiago da ondotik gauza inportante bat esateko, ez eta tokitxo bat eskatzeko baino.
 
Euskalduna bada, euskaraz egin nahi diot, euskaraz egin “behar” diot, esaten dut nire kabutan.
 
“Barkatu...”, ahalik eta gehien mugituz ahoko giharrak: “...utziko al zenidake tokitxo bat?”. Eta une batez isildu da, eta une batez emozio ezagun hori, benetan emozio kotidiano hori –etruskoa ote naiz? Bai? Ez?– eta erantzuna: “Yo en euskeras no...”. Eta nire gogo gaixo paranoiko hau: “Yo sí, por desgracia”, erantzuteko, baina irri ergel bat egin dut, eta “¿me deja un sitio?” esan diot, irakurtzeko beharrezkoa den kontzentrazioa ezin bilduz.
 
Oraindik autobusa hartzea, erosketak egitea, eta anbulategian txanda eskatzea gelditzen zait... Zenbat elukubrazio, jazarpen eta espioitza, lan kilo erdi marrubi erosteko!
 
Eguzki izpia geroz eta ahulagoa da –nire aldartea bezala–.
 
Ez ote litzateke xamurragoa, euskaldunok hiruki beltz bat tatuaturik eramango bagenu eskumuturrean, edo galtzerdi bakoitza kolore batekoa, barne sailburu hark bezala?

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude