argia.eus
INPRIMATU
Guraso.com ataria aurkeztu dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
Txatxilipurdi aisialdi elkarteak eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak sortu dute Guraso.com webgunea, Arrasateko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gurasoen premiak asetu eta zalantzak argitzea du xede atariak. Teknologia berriak, osasuna, hezkuntza formala eta ez formala, jolasak, sexualitatea eta familientzako planak jorratuko ditu, besteak beste.