argia.eus
INPRIMATU
Fusio nuklearra fisioaren bultzatzaile?
Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 06a
Energia nuklear tradizionala fisiozkoa da eta hark sortutako hondakin erradioaktiboak gordetzeak zer arazo sortzen dituen ezaguna da. Hondakin nuklearren gordeleku asko bete-beteta daude eta gehiago topatzea oso zaila da.

Itxaropena fusio nuklearra da: ez du ez CO2-rik ez hondakinik sortzen. Orain, Texas-eko Unibertsitateko ikerlari talde batek esan du fisioz sortutako elementuei fusioaren printzipioak aplikatuz elementu erradioaktiboak desagerrarazi daitezkeela, eta beraiek lortu egin dutela gainera. Nola? Ez dute esan, baina egia izanez gero, energia nuklearrari izugarrizko bultzada emango lioke.