argia.eus
INPRIMATU
‘Euzkadiko Gudontzidia’ Interneten
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
1936ko Espainiako Gerra Zibilean Kantauri itsasoan borrokatu zuen Euzkadi gudarosteari buruzko informazioa bildu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gudontzidia.eu webgunean. Juan Pardoren Euzkadiko gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-1939) liburuko datuetatik abiatuta osatu dute gunea. Argazkiak, agiriak eta bideoak aurki daitezke bertan, datu historikoekin batera.