argia.eus
INPRIMATU
Atzekoa ikusten duen arraina
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko martxoaren 18a
600 metrotik beherako sakoneran bizi den Macropinna microstoma espezieko arrainek oso begi bereziak dituzte: aurrekoa, goikoa eta behekoa ez ezik, atzekoa ere ikusteko ahalmena dute, Kalifornian egindako ikerketa batek agerian utzi duenez. Izan ere, burua gardena du espezie bitxi honek; zientzialariak orain ohartu dira noranzko guztietara begiratu ahal izatea dela horren helburua.

Lotura