argia.eus
INPRIMATU
Tasmaniako tigre bakarra, ihesean
  • EGILEA ::Roberto Landa

    Saure

    iraupena ::48 orrialde

    prezioa ::17,10€

2011ko urriaren 05a
Animalien inauteria
Animalien inauteriaSaure
Desagertu egin zen, orain dela mende bat, Tasmaniako tigrea. Bai? Bada, beharbada, ez. Gauzak zer diren, ale bat bizirik geratzen da. Bitxia gero. Hain bitxia, epaile ingeles batek hiltzera kondenatuko duela Tasmaniako tigre bakar hori. Izan ere, agiri ofizialek diote ez dela halakorik geratzen munduan. Eta agiriak betetzeko daude: “zer litzateke mundua gure burokrazia eta jakinduria gabe” dio epaileak. Bere patu beltza ikusita hanka jokoa egingo du animaliak, eta mundu osoa ezagutuko du ihesean dabilela, baita mundu osoko animaliak ere. Roberto Landa Mundinaren Animalien inauteria komikiak kontatzen duen istorioa duzu hori. Saure argitaletxeak publikatu du.