argia.eus
INPRIMATU
800.000 urteko mamut hiltegia
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko martxoaren 17a
Tarragonako La Boella aztarnategiak 800.000 urte dituela baieztatu dute berriki. Mamut arrastoak datatuz lortu zuten arrastoen adina jakitea eta, orain, adituen nazioarteko bilera batean, emaitza egiaztatu dute. La Boellako aztarnategiari esker, hominidoek Afrikatik Eurasiara egindako bigarren migrazioari buruzko ikerketak egin daitezke. Hominidoen eboluzioan funtsezko garaia da hori, ingurumenak aldaketa sakonak izan zituelako eta, ondorioz, gizakiek bizitokiak eta biziraupen estrategiak egokitu behar izan zituztelako.