Shock doktrina

Iñaki Mendiguren
Dani Blanco
Ezagutzen ez duenari biziki gomendatzen diot Naomi Klein-en The shock doctrine liburua, luze samarra izan arren –ia 700 orrialde gaztelaniaz– argigarria eta irakurterraza baita. Baina zertaz da liburua? Shock-aren bi ingeniari aurkezten dizkigu hasteko: bat, Ewen Cameron psikiatra, elektroshocken, drogen, eta abarren erabilerak ikertu zituena, CIAk finantzatuta. Helburua? Gizakiaren gogoa eta nortasuna suntsitzea, pertsonaren oroimena ezabatu eta “garbi” uztea, gero hutsetik hasita “berreraikitzeko”. Tratamendurako teknika eztabaidatua psikiatrian, baina eraginkortasun handiz erabilia tortura-zentroetan presoarengandik nahi dena lortzeko.
 
Eta beste Shock doktorea? Ba, Milton Friedman. Eta liburuan azaltzen zaigu azken 30-40 urteotan muturreko liberalismo ekonomikoa nola zabaldu duten munduan haren ikasle sutsuek –The Chicago Boys– shock traumatikoen bidez! Normalean jendeak inola ere onartuko ez lituzkeen neurriak, shock egoerak –herrien gogoa eta nortasuna zeharo ahulduta uzten dituzten horiek– baliatuz ezartzen dira. Zer neurri? Merkatu hutsaren lege gordina, ekonomiaren erabateko arau-gabetzea, gizarte-babes guztien ezabatzea, herri-zerbitzuak pribatizatu eta multinazionalen negozio-iturri bihurtzea, sindikatuak indargabetzea... Eta hori era guztietako giza eskubideen urraketa eta itzelezko sufrimenduaren gainetik.
 
Shock egoera horiek izan litezke diktadura bortitzak (Txilen Pinochetena…), edo gerrak (Thatcherrek Malvinetako gerra erabili zuen nazio-sentimenduaz baliatu eta sindikatuak ahultzeko...), edo trantsizio-egoera zailak. Tristea gertatzen da irakurtzea ANCk Hegoafrikan edo Solidarnösc-ek Polonian, agintera iristean, nola ahaztu behar izan zituzten beren gizarte-programak, ekonomia aurrera ateratzeko ezinbestekoa zuten atzerriko laguntza eskuratzeko xantaiapean. Eta N. Kleinek kontatzen du Txinak –gogoratu Tiananmengo sarraskia– edo Errusiak nola lortu duten kapitalismoa ezartzea, izu-ikararen laguntzaz. Eta kontatzen du Asian eta beste hainbat lekutan nola ustiatu dituzten hondamendiak ere, batzuetan naturak eraginak –adib. urakanak New Orleansen, tsunamiak Indonesian...– itzelezko negozioak egiteko; horregatik deitzen du “desastrearen kapitalismoa”. Aztertzen du, halaber, Dorre Bikien (I-11) shocka nola erabili duten multinazionalek etekin lotsagabeak ateratzeko nonahi, terrorismoaren mamua eta segurtasunaren obsesioa xaxatuz. Eta ildo berean, aztertzen ditu Iraken, okupazioaren ostean, ezarritako neurri ekonomiko lizunak, Paul Bremen-en eskutik.
 
Kasualitatez, Israelen azken erasoekin Gaza odoletan gorri zegoela irakurri nuen estatu juduari eskainitako atala. Batere ez bihotz-altxagarria! Ekonomiaren ikuspegitik Israelek bakerako interes guztia nola galdu duen adierazten du, eta nola segurtasuna eta gerra bihurtu diren hango ekonomiaren zutabe nagusi.
 
Liburuak zer pentsa asko eman eta aldika ilea lazten dizu. Baina azken atalak bidea zabaltzen dio itxaropenari: “Shocka bukatzen ari da: herri-berreraikuntzaren gorakada”, eta Hego Amerikako zenbait herrialdek harturiko bide berriak sartzen ditu hor, baita Chicagoko Eskolaren tresna izan diren Nazioarteko Diru Funtsaren, Munduko Bankuaren eta Munduko Merkataritza Erakundearen gainbehera ere.
 
Eta liburu jakingarri hau aipatu nahi izan dut egungo krisia ulertzen laguntzen duelako, eta egungo krisiak baduelako shock psikologikotik dezente; beraz, komeni da azti ibiltzea, giro berezi honetaz baliatuz, berriro ere Chicago Boys-en errezeta ozpinak irentsi beharrik izan ez ditzagun, berdin da french, spanish edo basque bertsioan izan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude