Matematikaz errealitatea desitxura daiteke

  • Seguruenik, aldizkari honetan ageri den informazioren bat zenbakitan eman dizugu: estatistika, portzentajea... Erne hala bada. Pertsonak, oro har, ez gara zenbakiekin ondo moldatzen, eta horrek eragina du hedabideetan. Zure kalterako.
2006ko otsailean, Espainiako AVTk (Terrorismoaren Biktimen Elkartea) deituta, manifestazioa egin zen Madrilen. Antolatzaileen esanetan, gutxi gorabehera 1.500.000 lagunek parte hartu zuten. PSOEren Gobernuak, berriz, 110.000 baino ez zituen ikusi. Azken zifra hori inteligentziaren aurkako iraintzat jo zuen AVTk, baina iraina eurek egindakoa zen. Hainbat tresna matematiko erabilita kalkulatu daiteke parte hartzaile kopurua ezin izan zela inola ere 200.000 baino handiagoa izan. Komunikabide askok beren horretan argitaratu zituzten alde bateko zein besteko datuak, kontrastatu gabe, nahiz eta zifra bien arteko aldea hain handia izateak argiro erakusten zuen iturrietako bat, gutxienez, oso erratuta zebilela.
Egunero irakurtzen eta entzuten ditugun dozenaka albistetan zenbakizko datuak agertzen dira. Areago, askotan datu horiek izaten dira titularra, berriaren muina. Baina uste baino sarriago, kazetariok txarto ematen ditugu datuok, edo haien interpretazio okerra egiten dugu. Matematikaren kontzepturik oinarrizkoenak behar bezala erabiltzen jakingo ez bagenu bezala.
 
Lola Flores espainiar kantari ezaguna hil osteko egunean, eta haren ospea zein handia zen nabarmendu nahian segur aski, irrati esatari batek esan zuen zegoeneko 500.000 lagun joanak zirela haren gorpua azkenekoz agurtzera. Hil-kapera hamasei ordu lehenagotik ipinita zegoela jakinda, erraza da kalkulu batzuk egitea: albistearen arabera, segundoko bederatzi bisitari igaro ziren kapera aurretik, eta hori segundoro. Astakeria bat, baina ia inor ez da harritzen halakoak entzunda. Besterik gabe, “500.000” esaten digutenean gehienok “asko” ulertzen dugu. Gizakiok zailtasuna dugu zenbaki handiak eta, oro har, zenbakiekin zerikusia duen edozer ulertzeko.
 
Baldarkeria matematiko hori ondo definituta dago. John Allen Paulos estatubatuar matematikariak “anumerismo” izena eman zion 1988an idatzitako Zenbakirik gabe bizi liburuan. Anumerismoa, funtsean, eguneroko bizitzako gertakariak matematikaren ikuspegitik analizatzeko gaitasun eza da. Oso zabalduta dago, Paulosek dioenez eta matematikari askok baieztatu dutenez. Anumerismoaren erruz, komunikabideok lasai asko ematen ditugu okerreko datuak –batzuetan titular potoloak sortzen ditugu datu horietatik abiatuta–, eta anumerismo beraren erruz irakurleek edo entzuleek arazo handirik gabe irensten dute gaizki emandakoa.
 
Esandakoaren adibide asko aurkitu daiteke Paulosen beste liburu batean: A mathematician reads the newspaper (Matematikari bat egunkaria irakurtzen). Gugandik askoz hurbilago, antzeko ariketa egin du Raúl Ibáñez EHUko matematika irakasleak, apalago bada ere. Liburu osoa ez, artikulua idatzi zuen hark; bertan aipatutako adibide batzuk jaso ditugu.
 
Ondoko albiste hau Lola Floresena baino zenbaki “erabilgarriagoekin” moldatu zuten, baina horrek ez du eragotzi akats larria izatea, malaprensa.com webgunean –era honetako adibide asko aurkituko duzu bertan– azpimarratu dutenez. Bartzelonan, garai batean, auto-gidari askorengan FCB letrez amaitutako matrikula eskuratzeko grina piztu zen, bertako futbol talde baten izenaren siglak direlako. Horren harira, zera argitaratu zuen idatzizko hedabide batek: “FCB letradun 11.700 matrikula”. Jakina da ordea matrikuletako zenbakiak 0000 eta 9999 bitartekoak direla. Nola liteke 11.000tik gora egotea letra berekin?
 
CD piratak urre prezioan

Aurreko adibideak ez dira anekdota hutsa baino, beste batzuetan handiagoa izan liteke kaltea. Malaprensa.com-em jasoa da hau ere: espainiar egunkari bateko igandeko gehigarriak esan zuen, jabetza intelektualaren kontrako pirateriaz idatzitako erreportajean, Mendebaldeko Europan saltzen diren CD piraten kilogramo batek 3.000 euro balio duela, zenbait droga baino garestiago. Balantza batekin CDak pisatu eta kilogramo batean zenbat ale dauden kalkulatu ostean, ikus daiteke bakoitzaren prezioa 150 eta 250 euro bitartekoa izan beharko litzatekeela albistean esandakoa egia balitz. Salneurri horiekin akabo pirateria!
 
Gai larriagoetara joanda, beste egunkari batek argitaratu zuen, Umeen Nazioarteko Egunaren karietara, Save the Children GKEaren arabera munduko katastrofe naturalen biktimen herena haurrak direla. Albisteak irakurlea hunkitzeko egina zirudien, eta nola ez gaitu hunkituko!, baina emandako datua ez da batere harrigarria munduko biztanleen herena umeak direla kontuan izanda. Oro har, ematen duenez, portzentajeak erabiltzen ez gara oso trebeak, berri emaile nahiz hartzaile izan. Dozenaka adibidek erakusten dute hori. Hona bat, martxoaren 8a igaro berri den honetan aproposa agian: “Emakumeek gizonek baino %71,1 gutxiago irabazi zuten iaz, batez beste”, argitaratu zuen orain dela urte gutxi egunkari batek. Baina ez zen egia. Albistearen jatorrizko datuei begiratuta ikus daitekeenez, emakumeen batez besteko soldata gizonezkoenaren %71,1 zen. Baina ez %71,1 gutxiago.
 
Aipatu ditugun hauek ez dira pazientzia handiz bilatutako ale bakanak. Raúl Ibáñez edo John Allen Paulos matematikarien esanetan, eguneroko kontua dira; malaprensa.com bezalako webguneetan apur bat arakatuz gero zuzen daudela aitortzea beste irtenbiderik ez dugu. Eta ondorioak ortografia huts batenak baino okerragoak dira. John Allen Paulosek dioenez: “Matematika ezaupide batzuk edukitzea edo ez edukitzea hauta dezakezu, baina jakin egin behar duzu ez edukitzekotan askoz errazagoa izango dela zu manipulatzea”.
Grafikoak, errealitatea norberaren nahietara makurtzeko tresna egokia
Goiko grafiko biek, gezurra badirudi ere, albiste berari dagozkio. Espainiako ordainpeko egunkarien irakurle kopuruaren bilakabidea da gaia, eta jakina, horietako bakoitzak bere erara eman zuen informazioa. Bi egunkari irakurrienek argitaratu zituzten grafiko hauek, eta biek erabili zuten idatzizko prentsan ohikoa omen den trikimailua: trunkatzea. Hau da, datuak beren eskala osoan ez erakustea. Ezkerreko grafikoan, El Paísek –irakurrienak– ez zuen zenbaketa zeroan hasi, askoz gorago baizik; hala, bigarrenari (El Mundo) ateratzen zion aldeak askoz handiagoa zirudien. Eskumako grafikoa El Mundon argitaratu zen, hain zuzen. Hor beste era batera egin zuten trunkaketa, goiko aldetik; hala lortu zuten El Paísetik askoz hurbilago zeudela ematea, datu hotzek ziotena baino. Biek adierazi zuten, marratxoen bitartez, grafikoak trunkatuta zeudela, baina horrek ez du manipulazioa zuritzen.

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude