Miarritzeko Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren 15. edizioa hilaren 18tik 22ra bitartean egingo da. Ohi bezala, euskal kultura bultzatzea xede duen jaialdiaren baitan, hainbat ekitaldi izango dira: Mizel Theret koreografoaren eta Ertza konpainiaren dantza emanaldiak, dokumental laburren proiekzioa, Oreka TX-en ikuskizuna, Piarres Larzabalen Ibañeta antzerki emanaldia... Egitarau osoa: www.biarritz-culture.com.