argia.eus
INPRIMATU
Zirkuitu elektronikoak inprimagailu bidez
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko martxoaren 03a
Jogurt baten tenperatura monitorizatu ahal izateko sistema elektronikoak oso sinplea izan behar du, bestela yogurtaren prezioa ez da batere lehiakorra izango.

Telebisten eboluzioari begiratuz, metro erdiko sakonerako monitoreak desagertu dira, eta une honetan zentimetro gutxi batzuetako sakonera duten monitoreak baino ez dira egiten. Horretarako, zirkuitu inprimatuak geruza mehetan kokatzen dira, baina hala ere geruza bakoitzean material asko geratzen da erabiltezin. Nola optimizatu sistema?

Erlangen-eko (Alemania) Fraunhofer Teknologia Institutuko ikerlariek garatu duten teknologiarekin, edozein bulegotan dauden tintazko inprimagailuetan zirkuitu elektronikoak inprimatu daitezke. Sekretua, noski, tintan dago. Ez dute esan zeintzuk diren haren ezaugarriak, baina nano-partikulez osaturik dagoela adierazi dute.