argia.eus
INPRIMATU
Tantak aldizkariaren 40. zenbakia
  • Batzuen artean ::Tantak 40

    EHU

    Orrialdeak ::150

    prezioa ::20€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Urtean bi zenbaki argitaratzen ditu Tantakek, EHUko Hezkuntza Aldizkariak. Iazko abenduan publikatu zuten 40. zenbakia, eta irakaskuntzarekin lotutako hainbat gai zekartzan. Mario Unamunok euskarazko testu-liburuez idatzi du, zehazki liburu horietan islamari buruz zabaldu diren mezuak aztergai hartuta. Txema Egañak galdetu du ea unibertsitateko ikasleak konpetenteak ote diren informazioa bilatzen. Hiri Hezitzailearen kontzeptuaren inguruan aritu dira Olaia Jimenez, Jose Francisco Lukas, Felix Basurko, Karlos Santiago eta Luis Lizasoain. Era berean, nabarmentzekoa da hezkuntzari buruzko nobedade editorialei eskainitako tartea ere.