Marka da gero!

Gorka Urbizu
Alex Larretxi
Begien aurrean daukat BBK Live 2009ko iragarkia. The Gaslight Anthem egongo direla ikustean poztu-edo egin naiz. Geroxeago, dena hain “makro” eta hain BBK izango dela gogoratzeak ilusio amiñi bat zapuztu dit, zer egingo zaio. Jaialdien aro eguzkitsua heldu bitartean, baina, badago zer ikusia kontzertu aretoen abaroan. Plateruenan, esaterako. Halaxe egin genuen larunbat zital hartan. Elurrak Lekunberri setiatu izanagatik autoa hartzeko gogoa bildu eta hantxe abiatu ginen lagunak, kitaniebesaren atzetik Durango aldera, ttar-ttar. VANS Tour-erako sarrerak hartuak genituen eta ez zegoen hutsegiterik: No Use For A Nameren melodiak bertatik bertara entzun nahi genituen. Nik ez dakit noiz eta nola utzi zion punk-rock melodikoak punk eta rock huts izateari; zeinen merke –edo ez– asimilatu duen zapatilla, gerriko eta abarren eskaparate izan behar hori. Ez naiz ni punkaren ortodoxia defendatu-zale, baina horretaz denaz abstraditzen xahutu nituen indar gehienak eta aitor dut kosta egin zitzaidala musikaz era naturalean gozatzea. Mozorro festara doala ez dakien gajoa sentitu nintzen instant batez. Halere kontzertua ez zen gaizki egon. Hori bai, gorriak ikusi genituen etxera bueltatzeko, kazkabarra, txingorra eta bere sinonimo guztiak irten baitzitzaizkigun errepidera.
 
Hurrengo asteburuan Madrilera egin genuen, igandean Kings Of Leon ikusteko sarrerak patriketan (kutxa.net-en erosiak). Azken orduan bertan behera geratuko zen kontzertua, baina artean ez genekien eta, eguraldia lagun, kaleetan barna galdu ginen, inguruaren inbentarioa mentalki taxutzen genuela: kainoi urtuz egindako lehoiak Kongresuan, jatekoen arragoa Lavapiesen, museo erdi-bizi eta erdi-hilak, neoizko argiei darien erakarpen dekadente hori. Gran Via gurutzatzea ere egokitu zitzaigun eta antzokietako kartel erraldoiek zekartena irakurri genuen: Sara Baras, El Arte, Nacho Cano –“el de Mecano”–. Azken honen musikala Teatro Häagen-Dazs Calderón-en estreinatuko omen zuten. Izoztuta geratu ginen –nola ba?– antzokiaren izena ezin sinetsiz. Gauez, hankak neke-neke eginda, Malasañara gerturatu ginen garagardotan hasteko. Afixetan hainbat artisten agendak: urlia Heineken aretoan, sandia Espacio Movistar-en… Marka da gero!
 
Mezenazgoari buruz iritzi koherente bat osatu nahian, loak hartu ninduen bueltako autobusean. Petronor-Kafe Antzokiarekin amesgaiztotan nenbilela esnatu ninduen Bilboko estazioko azantzak.
 
Esan gabe doa, nire elkartasuna Kafe Antzokiko lagunei.

Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude