argia.eus
INPRIMATU
Hamaika lagun euskal kulturaren iazko uztaz
  • Batzuen artean ::Jakin 169

    Jakinkizunak

    Orrialdeak ::102

    prezioa ::9,95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Joan den urteko Jakin aldizkariaren azken zenbakian euskal kulturak urte osoan emandakoaz iritzia eskatu zioten hamaika laguni. 2008ko uztaren fruituak non jaso dituzten azaldu dute Alberto Barandiaranek, Pantxoa Etchegoinek, Patxi Gaztelumendik, Xabier Mendiguren Bereziartuk, Laura Mintegik, Xabier Mendiguren Elizegik, Fito Rodriguezek, Allande Sokarrosek, Andres Urrutiak, Eguzki Urteagak eta Iñaki Zabaletak. Gaiak, ugari: Iruña-Veleia, Mikel Laboaren heriotza, Kepa Junkerari Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak, Iparraldean euskarazko antzerkiak eskaini dituen lan azpimarragarriak, ETB3... urteak eman zuen zeresana, argi dago. Gainera, Patxi Salaberri Muñoak Bologna prozesuaz idatzi du.