argia.eus
INPRIMATU
Europako liburutegi birtuala
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko martxoaren 04a
Liburu zaharrak
Europeana du izena Europako liburutegi birtual berriak. www.europeana.eu helbidean, gure kontinenteko kulturari buruzko bi milioi artikulu inguru daude kontsultagai. Azken 2.000 urteko liburuak, eskuizkribuak, mapak, argazkiak, pinturak nahiz grabaketak biltzen ditu, mila inguru museo, artxibo eta liburutegitatik jasota. Ia artikuluen erdia Frantziatik datoz, herrialde hori izan delako proiektuaren sustatzaile nagusia. Aurten bultzada handia eman nahi diote ekimenari eta 2010 baino lehen liburutegiak hamar milioi dokumentu bilduko dituela aurreikusi dute.