argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Burunda erabiltzaileak Tiraka.net-en esanak: "Anxo Quintanak ez du legarrik ahoan ez konplexurik beste inon. Kolonialistek eta kolonizatuek galizerari egiten dioten erasoez hitz egiten duenean ez da izkutatzen. Argi eta garbi mintzo da aukera ematen dioten guztietan. Público egunkarian, adibidez: ‘Galizian gaztelania jazartzen dela dioena martzianoa da. Galiziako arazo linguistikoa batzuen asmakizuna baino ez da. Horiek ohituta daude gaztelaniak galiziera menpean duen egoera linguistikora’. Gurean ere, egurra eman eta eman ari zaizkigu, lotsagabe, Basapiztitarrak, Lopeztarrak eta Dieztarrak, nor baino nor lotsabakoago. Baina Galizian ez bezala, gure ordezkari politikariek ihes egiten diote euskara (euskaldunak) aurrez aurre defendatzeari, duintasunez eta konplexurik gabe. Batek edo bestek legea bete beharra aipatu eta kitto".