Bergarako rockaren osasun ona bi diskotan banatuta

  • Askoren artean ::Txaparrada musikala

    Txapa irratia

    iraupena ::116´

    prezioa ::10€

Bergarako irrati libreak CD bikoitza kaleratu du herriko 29 talderen kantekin. Aspaldi, herri bereko gazte asanbladak Isiltasuna apurtzen bilduma kaleratu zuen, fanzine eta guzti. Ildo antzekotik, Txapak gaur egungo Bergarako rockaren erradiografia egin du. Ia kantu guztiak iazko uztaileko asteburu batean zuzenean grabatu zituzten. Estiloz oso irekia da lana: bakarlariak –Aitzol Mujika, Larra, Pedre, Garate, Azkaiter Pelox, Fer eta Pixi–, elektronika –E-Tox, Ene!–, hard eta punk rocka –Cool Panic, Morley, Turboshit, Hard Flip–, heavya –Sententzia, Olimpia Darts, Lord Witch–, hardcorea –Fly Shit, Rotten Teenagers, Supercools–, punk eta Oi! doinuak –The Street 77, Extorsion, No hay solución–, metala –Aby-Kem, Nobox– eta bestelakoak –Belceblues, Adi Holden, Emon–.
Ander Elorza - Txapa Irratia
«Herriko taldeak ezagutzera emateaz gain, Txapa irratia finantzatzen ahalegindu gara»

Nola bururatu zitzaizuen Bergarako musika taldeen bilduma egitea?


2008aren hasieran urtea bukatu aurretik disko bat kaleratzea erabaki genuen. Txapa Irratiak urteak daramatza gaztetxean kontzertuak antolatu eta irratian zuzenean emititzen. Hala, hasieran pentsatu genuen orain arte pasatako taldeekin bilduma egitea. Gerora, baina, Bergaran talde ugari daudela, eta Txapa herriko irratia izanik, pentsatu genuen aproposagoa zela herrikoekin egitea.

Zein da bildumaren helburua?


Bi helburu nagusi dituela esan dezakegu: batetik, Txapa Irratia finantzatzen laguntzea. Azken finean, guk ez daukagu inongo dirulaguntzarik ezta iragarkirik ere; eta irratiak jarraipena izateko ekimenak egin behar izaten ditugu. Eta bestetik, Bergarako musika taldeak ezagutzera ematea. Guk uste dugu ekimen honen bitartez elkarri lagundu diogula; guztion mesederako da.

Diskoak soinu ona dauka. Nola grabatu dituzue kantuok?


Joan den urtean uztailaren 4an eta 5ean Bergarako musika taldeekin maratoia egin genuen. Kontzertu guztiak zuzenean emititu genituen, baina horrez gain, Aimar eta Xartik pistatan banatu zuten. Hala, gerora, kantu bana aukeratu eta talde guztien soinu maila berdindu egin dute. Zuzenekotik hartutakoak izateko, kantuek soinu ona dute. Modu berean, kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren. Talde asko eta desberdinak zirenez, jende asko batu zen gaztetxean eta oso giro ona izan zen. Are gehiago, talderik talde Txapako esatari batzuek aurkezpenak egin genituen irratsaio bat balitz moduan.

Disko bikoitz horretan Bergarako rock talde guztiak daude?


Ia-ia bai. Kontzertuetan parte hartu ez duten taldeak ez zeuden aktiboan orduan, ez ziren ohartu edo ez zeuden jotzeko moduan. 39 talde daude, estilo askotakoak. Disko bikoitza da eta talde guztien biografia eta harremanetan jartzeko modua sartu ditugu.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude