argia.eus
INPRIMATU
IV. mendeko biblia, sarean
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko otsailaren 25
80 urteko abiadura handiko trena, 'errailen gaineko zeppelina' deitua
Bundesarchiv Alemaniako Artxibo nazionalak 100.000 irudi utziko dizkio Wikipediari, sarean zabal ditzan. Argazkiak 1860tik gaur egunera bitartekoak dira. Hortaz, Weimarren errepublika, nazismoa, juduen genozidioa edo Alemaniar Errepublika Demokratikoa agertzen dira horietan, besteak beste.

Artxiboko zuzendari Brigitte Kuhl-en esanetan, “gaur arte Wikimedia Commonsek jaso duen donaziorik handiena da, eta beste artxibo eta datu baseentzat eredugarria izatea espero dugu”. Argazki historiko horiek guztiak http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons: Bundesarchiv helbidean eskura daitezke.