Idazlearen bidaideak

Eider Rodríguez
Dani Blanco
Lagun batek esaten zidan, azkenaldian, idazten jarri orduko, gizon bat esertzen zaiola alboan. Esaten zidan, inoiz ez diola deus esan, isilik egoten dela pantailara begira, zirkinik egin gabe, baina idazten hasi zenean aurkitu zuen askatasun horren zantzurik ez duela aurkitzen gizon hori ondoan esertzen zaionetik. Lagunak aipatzen zidan, ordenagailua itzaltzearekin bat desagertzen dela gizona, ez ziola inoiz arazorik sortu, txalorik ere ez ziola jo, baina artegatu egiten zuela bera baino zentimetro batzuk atzerago esertzen zen gizon isilak.
 
Inoiz ezer idazteari utzi zion galdetu nionean, ez zekiela erantzun zidan: “Ez dakit zer eta nola idatziko nukeen ondoan inor izango ez banu. Ezingo dut inoiz jakin”.
 
Pertsekuzio maniak jota egongo ote zen pentsatu nuen nire kabutan, baina ez nion deus aipatu.
 
Goizero, irrati tertuliek adiskidetzen naute nire gorrotoekin. Azken hiru asteotan, hiru laguni entzun diet: “Hau esan eta gero ez dakit bihar hemen izanen naizen”. Eta gizon hori ikusten dut haien ondoan kaskoak jantzita, mikroa itzalita baina entzuten.
 
Lehenengo galdera: Itzalaren konpainiatik libre idazten duenik ba al da?
 
* * *
 
Norengatik min hartu hautazkoa dela diozue zuek, pribilegioa, eta irudi polita da, indartsua, konbintzentea, baina poema baterako egokiagoa, Euskal Herriko minaren mapa ulertzeko baino. Gainera, bertako mina urrutiko minekin konparatzea ariketa eskuindarra iruditzen zait, eskoletan, txinito eta negritoentzako diru bilketak egiten zireneko bezalakoa.
 
Idazle espainolak trebeak dira edozein gairi buruz idazten dutela ere –ziklogenesiaz, eutanasiaz edo automobilen merketzeaz–, idazketaren arau guztiak hankazgoratu, tonu pare bat igo, serios ipini eta zutabea –baita nobela ere– ETAri eskaintzen amaitzeko.
Idazle jende guzti horri nork ordaintzen ote dion galdetu diot behin baino gehiagotan nire buruari –ziklogenesiari buruzko zutabea 180 euro, ETAri buruzkoa 360 euro?–, baina ez naiz inoiz galdera ozenki esatera ausartu, pertsekuzio maniak jota ote nengoen pentsa baitzezakeen norbaitek.
 
Bigarren galdera, isilka egitekoa: CIAk mundu osoko kazetari, idazle eta orkestra zuzendariak erosi baldin baditu –lehen komunismoaren peskizan, orain terrismoarenean–, zergatik egingo zuen salbuespena espainolekin? Eta hirugarrena, ezpainak mugitu gabe: Eta euskaldunekin?
 
* * *
 
Ados, ez gara konspirazio teorietan jausiko: ez dago CIArekin elkarlanean ari den idazle euskaldunik, ezta CESIDen nomina jasotzen duenik ere, eta gutxiago garbantzuak UIAren diru kutxatik ordaintzen dituenik.
 
Baina aspaldi honetan, malabarismo batzuetan dotore, gehienetan zabarren bitartez, zutabea zebren araldiari buruz hasi eta ETAren ankerkeriari buruz hitz egiten bukatzeko joera zabaldu egin da gurean ere, idazleari ez dagokion topiko bildumatik tira eginez.
 
Eta agian, eta noizbait existitu bazen, amaitu da idazleak bakarrik idazten zueneko garaia. Agian, ondoan polizia bat dutela idatziko dute lagun terroristak dituztenek. Eta besteek, susmopean ez daudenek, susmopean egon gabe idazten jarraitu nahiko dute, poliziaren konpainiarik gabe. Eta horretarako, poliziarik gabe idazten jarraitu ahal izateko, zebrei buruzko zutabean ere, ETAren kontrako kondenatxoa botako dute.
 
Beti baita atseginago, idazten ari zarela, ondoan, ETAren kontrako tantoak apuntatzen dituen arbitro bat eserita edukitzea, kalez jantzitako polizia bat baino.

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude