argia.eus
INPRIMATU
Bertsotube.com webgunea abian
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko otsailaren 24a
Bertsotube.com webgunea Bertsoa.com atariak jarri du martxan. Bertsozaleek, bertsolariek eta antolatzaileek bertso-bideoak Interneten jartzeko aukera izango dute. Saioetako irudiez gain, hitzaldiak, aurkezpenak eta bestelakoak ere jasoko ditu webgune berriak.