Patxi Zubizarreta idazleak El Diario Vasco egunkarian: "Sari hau [Ala Delta] berezia da euskaraz idatzitako lan batekin Euskal Herritik kanpo irabazten dudan aurrena delako. Esango nuke, gainera, harreman gutxi dugula hurbilekoekin, erdal kulturakoekin, galegoekin, katalanekin edo frantsesekin (...) Oro har, haurrei eskaintzen zaie Walt Disneyren ikuspegi mengel hori, baina errealitatea konplexua da, nahiz eta gehiegi sinplifikatzen diegun. Gordintasuna ere eman behar zaie haurrei. Ezkutatu egiten diegu, baina ez dira tontoak eta badakite hor dagoela".
Iñigo Errasti itzultzaileak Deian: "Gogoeta egin beharko genuke ea zergatik egiten zaigun gogorragoa euskarazko itzulpenak irakurtzea gaztelaniazkoak baino. Izan ere, euskaraz badaude literatur itzulpen onak. Nire ustez, ohitura kontua baino ez da. Zuok ere, hedabideok, baduzue modua itzulpenen berri zabaltzeko eta halako lanei izen ona emateko, merezi dutenean, jakina. Eskoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, lantzean behin egin liteke itzulpenaren gaineko gogoetarik, edo itzultzaileak ezagutarazteko jardunalditxoak egin, idazleekin egiten direnen antzekoak".
Anjel Erro idazleak Garan: "Askok diotenez paperezko liburuarenak egin du, liburu digitalaren iraultza datorrela. Halere, iraultza deitzea gehiegi iruditzen zait. Benetako iraultza beste bat litzateke. Edo beste batzuk. Esaterako, eta ur sakonagoetan sartu gabe, zer dakit nik, irakurtzeari guztiz uztea. Kultura transmisioa hitz idatziaren bidezkoa izan beharrean, irudizkoa baino ez izatearena. Baina agian hau ere ez da iraultza bat, edo ez, behintzat, etortzear dagoen iraultza, dagoeneko gertatu den ziurtasun ia osoa eduki dezakegulako".
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]