Krisiak lege sozialen gabeziak agerian jarri ditzake

  • Ekonomiaren uzkurtzeak ondorio larriak ekarriko dizkie gizarteko sektore ahulenei. Horren aurrean, babesik gabe aurkitzen direnak lagundu behar lituzkete agintariek, politika sozial sendo batekin. Joan den legealdian hainbat arau onartu zituzten, ez eztabaidarik gabe.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra
Pobrezia errealaren indizea %3,2an omen dago Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela dio Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Ezberdintasun Sozialen 2008ko inkestak, guztira 68.000 laguni erasaten die egoera horrek. Bestetik, ongizatea galtzeko arriskuan dauden pertsonak 450.000 baino gehiago dira.

Inkestaren emaitzak 2004koak baino zertxobait hobeak dirudite –bertako indizea Europar Batasunaren azpitik dago (%5)–, baina ez dira gutxiestekoak. Batez ere immigranteen artean, bakarrik bizi direnen artean, edadetuen artean... kolpatzen du pobreziak. Kontuan izan behar da azkeneko urteetan ekonomiak gorakada handia izan duen arren, pobrezia indize hori berdintsu mantendu dela. Gainera, neurgailu ezberdinak erabiltzen badira, pobrezia tasa handiagoa da. Esaterako, zenbaitzuk per capitako BPGaren %37an kokatzen dute txirotasunaren marra, ia 700.000 lagun Euskal Herri osoan, Elkartzen taldearen arabera.

Dena den, 2008ko inkestaren emaitzak hankaz gora gera daitezke krisiak etxeetako aldabak jotzen dituenean. Langabeziaren igoerak triskantza handia egingo du familien artean eta horren aurrean joan den legegintzaldian Eusko Legebiltzarrean onartutako hainbat lege sozialen dohain eta ezinak agerian geratuko dira, bai eta oraindik aurrera atera ez diren beste lege batzuen beharra azaleratu ere.

48 lege, horietatik 9 politika sozialari lotuak

EAEko herritarrari Legebiltzarreko harmailetatik maiz iristen zaizkio politika orokorreko eztabaidak, edo gatazka eta autogobernuarekin loturik daudenak. Gutxitan, ordea, politika sozialari dagokionak. VIII. Legegintzaldian onartutako 48 legeei begiratu azkarra emanez gero diagnosi hau egin daiteke: Gizarte laguntzarekin zerikusi zuzena duten legeak ez dira bostetik bat izatera iristen, berandu onartu dituzte –garrantzitsuenak azkeneko hilean eta in extremis– eta ez dituzte guzti guztiak kontent utzi, ez barruan eta gutxiago kalean. Hortik irakurketa asko egin daitezke, baina hauteskundeen gertutasuna ezin da, inolaz ere, alboan utzi.

Zerbitzu Sozialen Legea

Agian, dimentsio eta eragin sozial handiena izan dezakeen legea Zerbitzu Sozialena da. Joan den abenduan onartu zen Hirukoaren eta PSEren botoekin –Aralar abstenitu egin zen, PPk kontra bozkatu zuen eta EHAK-k osoko zuzenketa aurkeztu zuen–. Lege horrek pertsonak integratzeko arreta publikoa eskaintzen duen sarea osatzen du, eta helburua da dependentzia, larritasuna eta behar soziala prebenitzea.

Ibilbide zailaren ondoren ernatu dute legea eta Legebiltzarreko eztabaida luzea –hainbat ordutakoa– peripezia horren erakusgarri izan zen. Jaurlaritzaren Zerbitzu Sozialetako sailburu Javier Madrazok sesioa bukatutakoan esan zuen: “Krisia langileak eta sektore ahulenak kolpatzen ari denean, beharrezkoa da jendea babestuko duen mekanismo eta zerbitzuak martxan jartzea”. Zerbitzuen inspekzioak zeresan handia eman zuen bilkuran; azkenean Parlamentuan erabaki zen Jaurlaritzak izango duela jarraipen horren ardura. Inspekzioaren kontua oso garrantzitsua da, horren bidez segurtatu baitaiteke zerbitzu soziala eskubide “subjektiboa” dela, hau da, herritarrek administrazioari exijitu diezaioketen zerbait.

Baina dudarik gabe, erreparo eta arrangura gehien utzi duen atala ordainketa moduarena izan da, copago delakoarekin. Formula horren bidez onuradunak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du. Askoren ustez horrekin izaera “publikoa” zalantzan jartzen da; bide horretan, Aralarrek salatu du Jaurlaritzak ez duela bere hitza bete, Legeak kudeaketa publikoa “lehenetsi” egiten duelako soilik. Dena den, zaharren egoitzetako ostatua ordaindu ahal izateko ez da erabili ahal izango onuradunaren etxebizitza –ez bada “ohiz kanpokoa”–, errezeta aski kritikatua bere garaian. Desadostasunak eta kritikak ez dira Legebiltzar barrura mugatu. Gasteizen, eskubide sozialen alde lan egiten duten hogei elkarte eta sindikatuk plataforma sortu dute zerbitzu sozial publikoen alde. Plataforma horren esanetan abenduan onartutako Legeak “ziurgabetasun bidea” ireki du. Arabako zerbitzu sozialak “pribatizazioaren aurrean hondatzen” ari direla salatu dute eta Gasteizko Udalarekin nahiz Diputazioarekin parte hartze kanala zabaldu nahi dute.

Hain zuzen, legearen asmoetako bat da EAEko hiru herrialdeetako zerbitzuak homogeneizatzea eta diputazioek eta udalek zeresan handia dute horretan, eurak baitira zerbitzu horiek eskaintzen dituzten erakundeak. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da datorren legegintzaldian Udal Legea adostea eta politika komun bat aurrera eramatea; ez dadin errepikatu tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekin gertatzen dena, alegia, udal bakoitzak “ahal duen bezala” erantzuten duela, Emakundeko Izaskun Moyuaren esanetan.

1.703 milioi familientzat

Harrigarria da zein oparoa izan den abendua lege sozialen aldetik. Zerbitzu sozialen Legeaz gain dimentsio sozial inportantea duten beste bi arau ere onartu dira. Horietako bat da Familiari Laguntzeko Legea, 1.703 milioi euroko diru laguntzak aurreikusten dituena haurra izan dutenentzat, adopzioentzat edo familia harrerarako. Legeak, besteak beste, Familia Kontseilua eta behatoki bat sortzea ahalbidetzen du. Proiektuak alderdi guztien babesa izan zuen, Aralar eta EHAKrena salbu. PSEko Gemma Zabaletaren ustez krisi garaietan familiei eskainitako laguntza hobetu behar da “okerrena beraiek pasa ez dezaten”.

Baina kasu honetan ere, ez dira alde guztiak kontent geratu. Konkrezio falta izan da Legeari gehien kritikatu zaiona, eta ez duela nobedade garrantzitsurik ekartzen: “Lehenago ere bazeuden dirulaguntzak” esan du ELAk lan kontziliaziorako aurreikusita dagoen kapitalaz. Sindikatu honen ustez, emakumeak etxean geratu eta lan merkatutik urruntzea sustatzen du araudi berriak. Hirukideri, Euskadiko Familia Ugarien Federazioari, zapore “gazi-gozoa” geratu zaio Legearekin. Alde batetik poztu egin da erakundeen artean izandako kontsentsuagatik; bestetik penaturik agertu da egutegi zehatzik ez dagoelako. Hirukidek espero du “atez ate joan behar ez izatea” Legea bete dezatela eskatuz.

Urtea amaitu baino lehen beste lege garrantzitsu bat onartu zuen Legebiltzarrak: Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea. Alderdien eta erakundeen arteko desadostasun eta eskumen arazo ugari izan ditu lege-proiektuak aurrera ateratzeko. Honen bidez Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren 20.000 pentsionistei ordainduko zaie 700 eurora iritsi arte. Gutxieneko soldata hori pobrezian ez bizitzeko nahikoa ote den, hori da airean geratu den kontuetako bat kasu honetan.

Biluzik, bazterketaren aurrean

Berriak egiteaz gain, aurreko legeak ere aldatu dira VIII. Legegintzaldian, Gizarte Bazterketaren Kontrako Legea, adibidez. Ikusgarria izan zen joan den abenduaren 23an Ezkerraldeko eta beste zenbait herritako langabetuen elkarteek egindako kontzentrazioa Jaurlaritzak Bilbon duen Delegaritzaren aurrean: biluzik agertu ziren Horrela uzten gaitu krisiak kartela soinean zutela. Modu horretan, Gizarte Bazterketaren Kontrako Legearen aldaketak “behartsuenen eskubideak murrizten dituela” salatu nahi izan zuten. Bistan da elkarte sozial horientzako Legebiltzarrak hartutako neurriak ez direla krisiari aurre egiteko jantzi nahikoa.
Politika soziala
Etxebizitzaren Legea, garaiz iritsi ez den eskubidea
Azken momentura arte ibiltzearen ondorioak. Legegintzaldiko legerik anbiziotsuena ez da garaiz iritsi eta ezin izan da Legebiltzarrean onartu. Javier Madrazok oposizioko taldeei egotzi die ezintasun hori, baina berak badaki Jaurlaritzako sozio duen EAJ-k erreparo handiak dituela Etxebizitzaren Legearekin eta hori erabakigarria izan dela proiektua atzeratzeko. Azkenean, hauteskundeetako pilota hutsa bilakatu da gazteentzako funtsezkoa den Legea.

Urrian aurkezturiko proiektuak 10 urtean 35.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du alokairuan jartzeko. 2013rako herritarrek alokairu merke bat ziurtaturik izatea da helburua. Bide batez, etxebizitza hutsak merkaturatzeko neurriak hartu nahi ditu Lege-proiektuak, baina neurri horiek zehazteko zailtasun ugari izan ditu udal eta diputazioekin.

Alokairuzko parke publikoaren zain

Proiektu horren harira, Euskadiko Gazte Kontseiluak azaldu du beharrezkoa dela alokairuzko etxebizitzen parke publiko bat sortzea, “bokazio unibertsala” izango duena eta norbanakoaren eskubide bihurtuko duena etxebizitza edukitzea.

Azkenak
2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Eguneraketa berriak daude