Laburraren kontzeptua zabaldu du Internetek

  • Ez dagoela zinema industria egonkorturik Euskal Herrian? Beharbada ez, baina imajinazioa borborka darien film labur eskerga aurki daiteke Interneten. Ezaugarri eta bilakaera propioak dituen komunitate honek sarea bereganatu du indartsu.
Film laburrak
Jon Garaño zuzendariaren hitzetan, Interneteko publikoak bideoetan ideia baloratzen du gehienbat, euskarri honetan teknika ez delako bereizgarri.
Youtube, Euskaltube edota Vimeo. Halako webguneei esker, festibalak ez dira oraintsu arte bezala film laburren irteera bakarra. Digitalizazioa eta baliabideen demokratizazioa medio, ideia onak film bihurtzea ia edonoren esku dago gaur egun. Oztopo handiena gainditzea ere ahalbidetu dute Interneteko gune, foro eta blog espezializatuek: zabalkundea. Zuzendari amateur eta profesionalek bat egiten dute sareak eskaintzen duen zaku zabalean eta guk profil desberdineko hiru egilerengana jo dugu, film laburren on-line komunitateaz galdetzeko.

Txomin Ayastuy mungiarrarentzat hobbya da filmak egitea. Grabatzeko utzi egin behar izaten diote ekipoa eta baliabide eskuragarrienekin egiten du lan. Azken finean, ez dio kalitateari garrantzi berezirik ematen, ideiari baizik, eta dirurik gastatu gabe emaitza onak lor daitezkeela dio. Horren lekuko, duela bi urte filmatutako Garabantzuk laburra: lagunartean burutu zuten, unibertsitaterako, bi webgunetara igo eta dagoeneko 2.400 bisita baino gehiago jaso ditu filmak. “Zure lana zabaltzeko primerako tresna da, lagunen, ezezagunen eta munduko edozein lekutako pertsonen etxeetara iristeko. Denetarik aurki daiteke sarean, ona eta txarra, baina denentzako lekua egotea baikorra da eta gainera blog eta foro espezializatuek bahea egiten lagundu diezazukete, aukeraketa on bat egiten”. Internetek eskaintzen duen erakusleiho erraldoiak jende gaztea obrak sortu eta igotzera motibatzen duela gaineratu du Ayastuyk, eta hori generoa aberasteko lagungarria dela: “Egon daitekeen talentu guztia aprobetxatzea sustatzen du, egile gehiago dagoenez erregistro, estilo, gai… anitzagoak sortzen dira, proposamen interesgarriak, horietako batzuk berritzaileak, eta horrek guztiak ikus-entzunezkoa azkarrago garatzea eragingo du, buru gehiago daudelako horretan pentsatzen”.

Asier Urbieta errenteriarrarentzat ere abantaila handia da sarea. Batik bat publizitatean aritzen da Urbieta, zuzendari laguntzaile, eta bere denbora librean film laburrak egiten ditu. Pin, pan, pun!, Andoni de Carlos Yarzarekin batera errodatutako azken lana, 5.000 lagun inguruk ikusi dute Internet bidez eta oinarrian duen gai polemikoak sustatuta (euskal gatazka) iruzkin ugari jaso ditu. “Feedback-a da medio honen ezaugarri positiboetako bat; on-line festibaletan iruzkinak egiten ditu jendeak eta hartu-eman hori probetxugarria da. Pin, pan, pun! lanaren harira askotariko erantzunak izan ditugu, harrera desberdina izan du, Interneteko publikoa oso heterogeneoa delako eta bakoitzak gauza ezberdinetan jartzen du arreta: batzuk film laburren mundukoak dira eta kontatzeko moduari garrantzia ematen diote, beste batzuk besterik gabe filma ikustera sartu dira eta ideia dute gustuko…”.

Ikus-entzunezko industrian, ordea, Internet lehiakide deserosoa da hainbatentzat. Urbietak kontatu duenez, euren film laburrei irteera emateaz arduratzen den banatzaileak ez du begi onez ikusi azken lana Youtuben egotea. Izan ere, horren erruz zaila izango du filma telebista kateei saltzea edo festibal batzuetan sartu ahal izatea. “Konturatzen bazara –dio errenteriarrak–, festibaletan sari gehien irabazten duten bideoak ez daude Interneten, modu horretan jendea behartzen duzulako laburra ikusi nahi badu festibalera joan behar izatera edota DVDa erostera; negozioa dago tartean”. Eta sareaz gain film laburrek gaur egun duten aterabide nagusia eta ia bakarra jaialdiak dira.

Onerako eta txarrerako

Jon Garaño donostiarra profesional aritzen da laburgintzan. Beste lau lagunekin batera sortua duten Moriarti Produkzioak enpresan dokumentalak eta film laburrak egiten ditu batez ere; azkena, 13 sari irabazi dituen On the line. Bere aurreko obren antzera, hau ere sarean aurki daiteke, norbere lana ahalik eta gehien hedatzeko asmoa primeran betetzen baitu euskarri honek. “Noski, aldi berean oso zabala da Internet, eta sartzen den moduan obra galdu ere egin daiteke sare globalean; horregatik gune egokietara jo behar da. Azkenaldian sortzen joan diren on-line lehiaketak dira nire ustez hobekien eta gehien funtzionatzen duten foroak. Leku serioak dira, iritzi aberatsekin, eta jendeak kritika konstruktiboak egin ohi ditu”, gaineratu du Garañok.
Internetek euskarri gisa dituen mugak kezkatuago daukate zuzendari donostiarra: proiekzioaren ikusgarritasuna galtzen dela dio, laburra pantaila handian ikusteko egina izan bada behintzat. “Interneten baldintza okerragoetan ikusten da filma; kalitatea, irudia, soinua… traketsagoak dira, baina batez ere arreta galtzeko arrisku handia du Internetek, ikusleak ez duelako zinema-aretoan edo telebista aurrean bezainbesteko arreta jartzen”. Hala ere, denborarekin eragozpen teknikoak gainditzen joango direla eta ordenagailuko pantailan ikus-entzunezkoak ikusteko modua aldatuko dela uste du Garañok, Internet begiratzea telebista ikustea bezala izango dela, ez baitu zalantzarik etorkizuna sarean dagoela.

Interneterako bideo biribila

Bi eratako laburrak daudela aitortu du egile donostiarrak: pantaila handian ikusteko pentsatuak daudenek Interneten ikusgarritasuna gal dezaketela egia da, baina beste batzuk ordenagailurako aproposak dira, ideia edo kontzeptua dutelako oinarri, eta ez hainbeste kalitatea. Garañoren iritziz, Interneteko publikoak gehiago baloratzen du ideia, euskarri honetan teknika ez delako batzuen eta besteen arteko bereizgarri. “Hori ona da, ideiak funtzionatzen badu laburrak harrera ona izango duelako eta finean film baten asmoa istorioa kontatzea da; euskarri oso gardena da, zentzu horretan”. Beste ohar bat on-line pelikulagintzan estreinatu nahi duenarentzat: Interneterako ikus-entzunezkoak motzak izan ohi dira, eta horiek dira arrakasta gehien dutenak, ordenagailu aurrean 20 minututik gora bideoari begira egotea ez baita oso erosoa.

On-line lehiaketen deia

Urte batzuetatik, Digital Short Film Festival edota Notodofilmfest gisako film laburren on-line jaialdi indartsuak zinemagintza maite dutenak erakartzeko amu bikaina dira eta sarerako bideo sorkuntza biziki sustatu dute. Euskal Herrian, bi dira mota horretako on-line lehiaketa garrantzitsuenak: EuskoMovie eta Nontzefilmak.

Eusko Ikaskuntzaren Euskosare ekimenaren baitan, EuskoMovieren lehen edizioa antolatu zuten iaz: bi minutuko gehienezko iraupenarekin, euskal gairen bat oinarri zuten filmak eskatu zituzten. Jasotako erantzun ona ikusita –parte-hartzean nahiz bisitari kopuruan– aurtengo ekainean ziurrenik errepikatu egingo dute lehiaketa. “Bideoak izan daitezke sakelakoarekin grabatuak, argazki kamera digitalarekin edo bideokamerarekin; baliabide gutxi izan arren ideia on batekin edonor izan daiteke irabazle. Hain zuzen, imajinazioa eta adierazpen artistiko berriak bultzatzea da xedea. Halako ekimenek jendearen sormena eta kuriositatea esnatzen dute eta erronka polita da bi minututan zerbait orijinala grabatzea”, dio Zoraida Martinez lehiaketako arduradunak.
Nontzefilmak ere berria da, baina Nontzeberri webguneak 2006tik martxan dituen Nontzefilm eta Nontzeflash egitasmoen bateratzea da, zinemako film laburrak eta animaziozkoak uztartuz. Hilaren 28ra arte, gehienez hiru minutu eta erdiko iraupena duten filmak bidal daitezke, animaziozkoak izan edo ez. Helburua, bera: burutazio onak pantailaratzen asmatzen dutenak saritzea eta bide batez geroz eta oparoagoa den laburren komunitate internauta bizirik mantentzea.

Oraindik ez zarela ur hauetan murgildu? Goiko koadroan hiru proposamen: erreportaje honetan elkarrizketaturiko zuzendarien azken lanak, dagoeneko Internet zaleen harrera beroa lortu dutenak. Sarean topatuko dituzu.
Film laburrak
Sarean arrakastatsu
Garabantzuk baliabide gutxirekin grabatu zuen Txomin Ayastuyk. Tonu tragikomikoan, pokerrak harrapatuta bizi den pertsonaia berezi baten istorioa kontatzen du. Pokerreko fitxak ez zeuzkatela-eta, azken orduan garbantzuak erabili behar izan zituzten filmazioan. Hortik jaio zen pelikularen izenburua. Espazio-ontzia eta guzti ageri den zientzia fikziozko lana du orain mungiarrak esku artean: “Absurdoa da gustatzen zaidana”.

Pim Pam Pum lanak euskal gatazka oinarri hartu badu ere, umeek mundua beste era batera ikusten dutela azaltzea da filmaren helburua. “Txikitako gure esperientzia izan dugu kontuan, metafora bat egiteko: haurrak beti bilatuko du jokoa edozein egoeratan, baita baldintza arriskutsuenetan ere”, dio Asier Urbietak. Orain grabitatearen inguruko laburra fintzen ari da: egun batez, protagonista bat-batean alderantziz esnatuko da…

On the line arrakastatsua mugez mintzo da. Muga fisikoez –Mexikoren eta AEBen artean kokaturikoa–, muga formalez –errealitatearen eta fikzioarekin jolasean–, pertsonaiek euren usteei jartzen dizkieten mugez… Muga zentzu zabalean hartu du Jon Garañok, dokumentala eta fikzioa uztartzen dituen istorio gordin eta hunkigarri honetan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude