Azalen mamia

  • “Gizakiaren gauzarik sakonena azala da” idatzi zuen Paul Valéry-k La Pleiaden. Azalak Argiaren gauzarik sakonena direla ezin esan, baina astekari honen 90 urteko ibilbidean sakontzen laguntzen du mamiaren bilgarriari erreparatzeak.
90 urtetan grafismoa eta prentsaren estetika nola, hala aldatu da Argiaren azala. Zeruko Argiaren 1919ko lehen ale txikia letra hutsek osatu zuten, soilik tipografia barrokoek apaindua. Hamarkada horretako estetikaren lekuko, zenbait azaletan modernismo kutsua nabarmendu zen, beti ere soiltasuna nagusi zela. 1921ean sortutako Argia astekari laikoak ere berdin, hizkiak baino ez zituen. Eta hala jarraitu zuten bi aldizkarien azalek, gerrak desagerrarazi zituen arte.
 
60ko hamarkadan bi aldizkarien oinordekoa berpiztu zenean, Zeruko Argiaren azalek egunkari itxura zuten: bizpahiru titular, zuri-beltzezko argazkiren bat, eta testu mordoa. 1975ean Franco hil zenean, astekariak formatu hori zuen oraindik; berri pozgarria hemerotekan bilatzen duenak, ziur aski titular deigarria aurkitzea espero du Zeruko Argiaren azalean, baina kosta egingo zaio berria zein aletan agertu zen topatzea. 1975eko azaroaren 30eko alearen izenburu nagusiak halaxe zioen: Oriako Alegitik dator notizia… Industria dela baserrian jarria. Alboan, koadro batean sartuta Juan Carlos Errege izenburuko testua zegoen eta han ematen zen diktadorearen heriotzaren berri. Ez alferrik, urte asko ziren Zeruko Argiako kazetariak zentsuraren aurka borrokan zebiltzala, eta zuhurtzia ederki ikasi zuten.
 
Handik gutxira, 1976ko urtarrilean, magazin itxura hartu zuen astekariak, eta azala kolorez, argazkiz eta irudiz bete zen. Lehen ale horretan bertan, pil-pilako gaiak aztertzeko asmoa agerian utzi zuen, azalera Lemoizko zentral nuklearraren airetiko argazkia ekarriz. Urte hartako irailean, ikurrinak azal osoa hartu zuen, legeztatua izan baino lehen. Keinua garrantzitsua izan arren, keinua baino ez zen, Hau ere bai, hau bakarrik ez titularrak argi utzi zuenez; azaleko kontuetan geratu gabe, mamiraino iristen saiatzeko garaiak ziren.
 
Garai gogorrak ziren Zeruko Argiarentzat. Giza baliabide urriak eta baliabide ekonomiko are urriagoak nagusi izanik ere, luxuzko azalak eskaini ahal izan zizkien irakurleei, besteak beste, Bixente Ameztoi margolariaren eskutik.
 
1980. urtean azalak ohiko elementu bat galdu zuen, “Zeruko” hitza, eta gaur oraindik, aldatuta bada ere, irauten duen beste elementu bat irabazi, bonbillaren irudia. Berriro ere ekonomiak estuturik, sarri bi koloretako azal soilak argitaratu behar izan zituzten, baina horrek ez du esan nahi garai hartako ale bikainik ez dagoenik, larritasunak irudimena lanean jartzera behartzen baitu.
 
Azken hamarkadatan teknologia berriak ipini ditu lanean Argiako azalak, baina betiko aukerei uko egin gabe. 2.000. alearen azala egiteko, esate baterako, hainbeste urtetan Zeruko Argia ilustratu zuen Antton Olariagaren eskua baliatu zuen.
1969ko uztailaren 27
1969ko uztailaren 27ko azal gazi-gozoa. Alde gozoan gizakia ilargira iritsi zela esaten da, argazki mordo baten bidez.
 
Alde gaziak Rikardo Arregiren argazkia du eta beheko testuak agur esaten dio kazetari andoaindar hil berriari. Rikardo Arregik ordura arte Herriak eta gizonak izeneko nazioarteko atala idazten zuen astero-astero Zeruko Argian.
1976ko urtarrilaren 4 (Lehenengo aldizkaria)
1976ko urtarrilaren 4an Zeruko Argiak egunkari formatua alde batera utzi eta aldizkari itxura hartu zuen. Azal osoa egunerokotasun handiko gai batek hartu zuen: Lemoizko zentral nuklearra eraikitzeko lanek.
 
Baina, koloretako argazkiaren albo batean, hasi berri zen urtea Euskal Kazetaritzaren Urtea ere izango zela iragarri zen.
1978ko urriaren 22 (Polemika)
1978ko urriaren 22ko azala Bixente Ameztoi margolariak egin zuen. Kalitate estetikoa ukaezina da, baina azalaren edukia izan zen hautsak harrotu zituena, bereziki EAJ inguruko bazterretan.
 
Trantsizio bete-betean, Zeruko Argiako azal askok gai politikoak askatasunez azaldu zituzten, zentsura garaietako zuhurtzia alde batera utzita.
1980ko abuztuaren 3 (Agur, Zeruko Argia)
1980ko abuztuaren 3ko azala Zeruko Argiaren azken azala izan zen, edo Argiaren lehena, edo biak batera. Astekariak izaera laikoa aspaldi hartua bazuen ere, 1980an kaputxinoek Argia egiten zutenei saldu zieten komunikabidearen jabegoa. Uda izaki, UEUko ikastaroak, Jazzaldia eta zaldi lasterketak zituen hizpide, besteak beste, trantsizio zenbaki honek.
2005eko uztailaren 10 (2.000. zenbakia)
2005eko uztailaren 10ean kaleratu zen Argiaren 2.000. zenbakia.
 
Zenbaki borobila are gehiago borobiltzeko, azaleko irudia Antton Olariagak egin zuen. Olariagaren eskua 2.000 ale horietako askotan antzematen da, usurbildarra 60ko hamarkadan hasi baitzen Zeruko Argian kolaboratzen, aldizkaria berriro argitaratzen hasi eta berehala.
Corto Maltes
Corto Malteseren komikia lehen aldiz euskaraz Argian.
1986ko maiatzak 18
Arrasate`tar Andonin
Arrasate`tar Andonin arrandegiaren iragarkia.
1955eko otsailla
URZAINKI’KO AZKEN USKALDUNA

- Zer moduz tia Maria?


- Anitx onki eta zu?
 

- Ba dia beste uskaldunik Urzainki’n?


- Ez, ez ni solo keben. Guziak il dra, guziak. Anitx urte igar dutut uskaraz ele-erran bage, elik ez.
 

- Zu kain onki ekusten alegratan naz, tia Maria.


- Eskerrak anitx eta berriz xin artio.
 
Jose Estornes Lasa
1967ko urtarrillak 29

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude