Moda


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Horrela paratuz gero, modako, dena da modakoa. Nazioa, noski, baita nazio gabetasuna ere. Izan ere, horrela paratuz gero, nor ausartuko da ukatzen nazio txikien aldarrikapena Herderren modak mustu zuela? Edo deskolonizazioaren harira, marxismoa eta nazioa lotu zituen korronte ideologikoa modak plazaratu zuela nork ezetsiko du? Eta ni-a, Rousseautik hona, berak sortu zuen gizatasun naturalean oinarritutako ni-a, dago modan, Eider. Horregatik iruditzen zait lartxo moda guztiak sistemaren mesedetan sortuak izan direlako zure baieztapena; moda, zure testuaren arabera modako dena baldin bada, alegia, historiaren garai horretan puri-purian dauden korronte ideologiko eta abarrez ere ari zara. Eta horiek, jakina, denetatik izan dira, sistemaren kontra eta alde, hasieran behintzat.
 
Nik ez dut uste orain modan dagoena nazio gabe izatea dela. Niri iruditzen zait, orain egunerokotasunera ailegatu direla lehen ere aintzat hartzen ez ziren errealitatearen alderdiak. Zure hitzetan “oilasko batek baino hormona gehiago irentsi dituen” transexual hori orain modan dago, bai, errealitateari buruzko ikuspegia garatu duelako, errealitate hori eraldatzeko tresnak sortu dituelako, ideologia bat garatu duelako. Bejondeiola moda!
 
Ohar bat, polemikan sartu nahi gabe. Zuk, Eider, diozunaren harira: “Natura tronpatu egin zela barneratu” diozu. Ez, gezurra da, natura ez da tronpatzen gizartea tronpatzen da. Botereek ezarri dute ar den gorputz horren gainean gizon izan beharra, ez naturak; izan ere, natura da lehen ezartzen zaigun botea. Eta barkatu lezioa.
 
Ni, dena dela, eta ez naiz zuei buruz ari, jakina, kokoteraino nago euskaldun gisa nola bizi behar dudan agintzen didatenez. Akaso modu bakarra ote dago euskaldun bizitzeko? Badu zentzurik independentziaren alde beste belaunaldi bat xahutzea gobernuei sinbologiaren eta zigorren ezarpenaren kudeatzea baino ez zaienean gelditzen? Imanol Galfarsorok Subordinazioaren kontra liburuan aldarrikatzen duen bezala –frogatu gabe nire uste apalean– nazioarena da dialektikaren legeari eraginen dion kontradikzio nagusia? Orduan, zertan lagunduko dio Euskal Herriaren independentziak Munduko Iraultzari? Areago, zer onura ekarriko dio Boliviako aimara bati gure independentziak? Zer egin behar du transexualak naturak zizelkaturiko gorputz baten barnean, independentzia lortu arte esperatu, akaso? Baina batez ere, nola askatuko nau ni? Hori dut galdera.
 
Eta ni-tik ni-ra ailegatu gara, Katixa. Nik ez dut nitaz hitz egiten, beno hori ere bai, baina ni-tik idazten saiatzen naiz. Eta honetan ari garela, zergatik ni-a bai nobeletarako eta ez zutabetarako? Akaso literatura deitzen den hori ote errealitatetik ihes egin dezakeen arlo bakarra? Zutabegintzak, ez?
 
Nik ez dut halako bereizketarik egiten. Bai ordea bereizten ditudala besteen sufrimenduarekiko enpatia graduak. Hor zehar oso ezkertiar gelditzen da munduaz sufritzen dugula aldarrikatzea. Nire ustez gezurra da. Inork ezin du munduaren sufrimendu guztia sufritu. Hori anitzak garela esatea bezalako Fernandoren egia bat da. Egunkaria zabaltzean, gure zaletasun-izaeren arabera aukeratzen dugu norengatik hartu min. Nora doa min hori? Balio du ezertarako?

Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude