argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 06a

Oreka Tx taldeak Nomadak Tx: Zuzenean ikuskizuna estreinatuko du hilaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartarien helburuetako bat, txalapartak munduko beste musika tresna eta ohiturekin uztarturik eskaini dezakeena “etxean ezagutaraztea” da. Euskal Herrian hainbat emanaldi eskaini ostean, ikuskizuna Alemanian, AEBetan, Frantzian, Katalunian eta Espainian aurkeztuko du Oreka Tx-ek.

 

Oiasso Irungo erromatar museoa ‘Europako Urteko Museorik Onena 2009’ sarirako izendatu du European Museum Forum fundazioak. Irabazlearen izena maiatzaren 9an jakinaraziko dute Bursan (Turkia). Orotara 37 museo lehiatuko dira.

 
 

Jose Manuel Ciria margolariaren (Manchester, 1960) eta Jose Zugasti eskultorearen (Eibar, 1952) obrak bildu dituzte hilaren 13an Donostiako Kubo-Kutxa aretoan inauguratuko duten Ciria/Zugasti erakusketan.

 

Musikenek Pablo Sorozabalen (Donostia, 1897 - Madril, 1988) Juan Jose opera estreinatuko du otsailaren 21ean Donostiako Kursaal jauregian. Sorozabalen obra Madrilen eskainiko dute gero, Espainiako Musikaren Auditorium Nazionalean.