Haurrak ari dira galdutakoa berreskuratzen

  • XX. mende hasieran ultzamarrak elebakarrak ziren. 2001. urtean erdiek zekiten euskara, helduenek eta gazteenek. Azkar galdu da euskara Nafarroako udalerri honetan. Mantsoago, baina ari dira berreskuratzen.
Euskara eta Ultzama
Euskararen galtze prozesua gelditzea lortu dute bailaran. Orain belaunaldi berriek dute giltza, euskara eskolan ikasi dutenek, baldin eta gizarte eremu orotara zabaltzen badute hizkuntza. Argazkian Ultzama bailarako Larraintzar ikastetxe bakarreko ikasleak.Larraintzar Ikastetxea
Nafarroako ipar-mendebaldean dago Ultzama udalerria, Iruñetik 25 kilometrora. Hamalau herrigunek osatzen dute: Ilarregi, Suarbe, Eltzaburu, Auza, Larraintzar, Lizaso, Gorrontz-Olano, Iraizotz, Alkotz, Arraitz-Orkin, Zenotz, Eltso, Gerendiain eta Urritzola. Bailarako herriburua Larraintzar da; haraneko erdigunean dago eta bertan daude zerbitzu gehienak: udaletxea, ikastetxe publikoa, osasun etxea, kiroldegia eta abar. Ultzaman 1.600 lagun inguru bizi dira gaur egun. Herriak oso txikiak dira, harrizko etxe sendoz osatuak, biztanle gutxikoak, eta bailara osoan sakabanaturik daude.

Ultzama Nafarroako zonalde euskaldunean dago, euskara ofiziala den eremuan. Euskara da bailarako jatorrizko hizkuntza, eta XX. mendera arte ingurua euskaldun elebakarra izan zen. Miquel Gros i Lladós soziolinguista katalanak 2007an Recuperación del euskera en Navarra liburua argitaratu zuen, Euskaltzaindiaren eskutik. 1986tik Nafarroan euskarak izan duen bilakaera, gaur egun duen egoera eta aurreikus daitekeen etorkizuna aztertu zituen. Egileak 1950etik aurrera Ultzamak bizi izandako ordezkatze prozesu bizkorra nabarmentzen du. Hizkuntza ordezkapena nola gertatzen den egiaztatzeko adibide garbitzat jotzen du Ultzamako kasua. Grosen ustez, bailarako egungo haurren euskalduntzeak ez du oraindik galera hori ordezkatzerik lortu. Era berean, belaunaldi batekin egoerari buelta emateko aukera egon badagoela ere gaineratzen du, baina erabilera azpimarratzen du euskarak irauteko bide bakar gisa. Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen barnean dago Ultzama aldeko Euskara Zerbitzua; eta Ultzama aldean, hain zuzen ere, Ultzama, Imotz, Basaburua, Odieta, Atez, Lantz eta Anue sartzen dira. Bertako teknikariak egoera orokor honen argazki bertsua atera digu.

2001ean Ultzama bailarako euskaldunen kopurua %49koa zen. Euskarak atzera egin izana bizimodua aldatzearen eta modernizazioaren ondorioa da, besteak beste. Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituriko gizartea izateari utzi, eta hiriburura jo zuen nagusiki Ultzamako jendeak, industriaren eta zerbitzuen sektoreetan lan egitera. Hiriburuaren gertutasuna eragile garrantzitsua izan da nolabait hizkuntzaren ordezkatze prozesuan. Gaztelaniak erraz lortu zuen berez euskararenak ziren erabilera eremuetan sartzea: familian, lagunartean, herrian... Euskarak, berriz, ez du bide erraza izan gaztelaniarenak diren eremuetan aurrera egiteko: administrazioan, kulturan eta abar.

Herritik herrira alde handia

Ibarreko herrien artean alde handiak daude euskararen kontserbazioari dagokionez. Esaterako, Basaburutik gertu dauden herrietan ia biztanle gehienak dira euskaldunak: Alkotzen, Auzan, Eltzaburun... Beste herri batzuetan, aldiz, euskarak nabarmen egin du atzera 36ko gerraz geroztik: Larraintzarren, Lizason, Arraitzen… Herri batetik bestera kilometro gutxi dago, eta soziologikoki berdintsuak dira, baina kanpo faktoreek eragin ezberdina izan dute herrixka bakoitzean. Esaterako, toki batzuetan eragin zuzena izan zuten apaizek, irakasleek eta gizartean garrantzi handia zuten pertsonek. Horietako askok ez zekiten euskaraz, kanpotarrak zirelako. Beste batzuk, euskaldunak izanagatik ere, euskararen kontra aritu ziren arrazoi ideologikoengatik. Hala, herri bakoitza gune berezia da.

Ultzaman euskaldun gehienak bi muturretako belaunaldietakoak dira: adinekoak eta haurrak, nagusiki. 25-50 urte bitarteko adin taldea da, bestalde, erdaldunena. Hain zuzen ere, talde dinamikoena da multzo hori, eta eragin handiena duena hizkuntza jarrerak finkatzean. Halere, gurasoek D ereduaren aldeko jarrera erakutsi dute, oro har. Bidenabar, irakaskuntzak ere euskararen alde jokatu du. Ultzamako Larraintzar ikastetxe publikoak D eredua soilik eskaintzen du, eta hiru etapak biltzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Aurten 236 ikasle dituzte ikastetxean. Horrek guztiak nolabait ziurtatzen du belaunaldi berriek, haur eta gazte gehienek, euskara ikasiko dutela. Dena den, euskararen erabilera da erronka nagusia; bailaran bermatu beharrekoa da, eta ez da behar bezain azkar errekuperatzen ari.

Horrez gain, Ultzamako hizkera indarberritzeko egitasmoak plazaratu izan ditu Ultzamako Euskara Zerbitzuak, ikastetxean abian jartzeko. Izan ere, euskalkia ahulduta dago, batik bat, gazteen artean. Helduen euskalduntzeari dagokionez, berriz, Larraintzarren AEK euskaltegia dago. Egun, 43 ikasle daude matrikulaturik, lau taldetan. Euskaltegiaren lanari esker, arestian aipaturiko belaunaldi erdaldunean nolabaiteko zubia sortzen ari da.

Azken urte hauetan Ultzamako ibarrean errekuperatzen ari da euskara pausoz pauso, eta gelditu da hizkuntzaren galtze prozesu hori. Belaunaldi berriak izango du egoerari buelta emateko giltzarria, eskolan ikasitako euskara harreman eta funtzio sozial guztietarako ahotan badarabil.
Euskara sustatzeko zailtasunak
Ultzama aldeko euskararen alde lan egiten ari den eragile garrantzitsuena Ametza Kultur Elkartea da. Euskarazko tokiko hedabideei babesa emateko sortu zen, 1996. urtean. Esan-Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria dira bailarako euskarazko hedabide bakarrak. Ametza elkarteak kultur jarduerak eta euskara sustatzeko ekimenak ere egiten ditu. Elkartearen jarduerak bost multzotan biltzen dira, eta honako hauek dira: haur eta gazteei zuzendutakoak, hedabideak, kultur arlokoak, entitateak euskalduntzeko egitasmoak eta mintza-praktikakoak.

Esan-erran irratia eta Pulunpe aldizkaria egoera larrian daude, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak murriztu direlako. Gainera, Ultzamako Udalak ez dio diru-laguntzarik ematen Esan-Erran irratiari, euskara hutsez emititzen denez, erdaldunak baztertzen dituela argudiatuta. Batez ere, Ametzako bazkideen, Kontzejuen eta inguruko bailaretako udalen ekarpenei esker mantentzen da oraingoz. Diru-iturri berriak bilatuz eta gastuak gutxituz, euskara sustatzen jarraitzeko asmo garbia daukate bertako langileek, maldan gora bada ere.

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 15
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude