argia.eus
INPRIMATU
“...eta kitto!”-rentzat Ukan saria
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eibarko ...eta kitto! aldizkariari eman dio Ukan Berrikuntza saria 20 urteko bidean berrikuntzaren “bonbilla beti piztuta” izan duelako. Publizitate saria berriz, Euskaltelek 2008an hainbat euskarritan egindako kanpainarentzat izan da. Dermitek klinika dermatologikoak Aipamen Berezia irabazi du iaz egindako publizitate-kanpainarengatik.

Bestalde, HPSk euskarazko hainbat software produktu eta Internet eduki aurkeztu ditu. Hala nola, EusLinux 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua, Xuxen zuzentzailearen IV. bertsioa eta ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna, Wordfast. Eta, bestetik, bi corpus: Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak, eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak.