argia.eus
INPRIMATU
Maradonaren biografia, Silveiraren eskutik
  • Xabier Silveira ::Maradona, barrilete kosmikoa

    Txalaparta

    Orrialdeak ::62

    prezioa ::10.40€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
“Barrilete kosmikoa, zein planetatik etorri zinen bidean hainbeste ingeles uzteko?” galdetu zuen bere onetik aterata esatari batek, Diego Armando Maradonak 1986ko Munduko Txapelketan historiako golik onena sartu zuenean. Orain, Xabier Silveira bertsolari eta idazleak esaldi hori berreskuratu du futbolariaren biografiarako. Maradona, barrilete kosmikoa Txalaparta argitaletxeak publikatu du, haur eta gazteei zuzendutako Axuri beltza sailean. Nola publikatu ere: Eduardo Galeanoren hitzaurrea dakar, edizio zaindua –azal barruak eta lehen orriak futbol zelai baten itxura dute–, baita futbolariaren bizitzako hainbat argazki gogoangarri ere.