argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 06a

Aizpea Goenaga, Joseba Sarrionandia eta Mireia Gabilondo, eta Hortzmuga taldea dira euskarazko autore onenaren Max saria irabazteko hautagaiak. Ezker eskuma obragatik izendatu dute Goenaga, Hnuy Illa-gatik Sarrionandia eta Gabilondo, eta Superplast lanagatik Hortzmuga. Max sariak Kanaria Handian (Espainia) banatuko dituzte martxoaren 30ean.

 

Luis Berrizbeitia abadiñoarrak irabazi du Arrasateko AED euskara elkarteak antolatutako XII. Jokin Zaitegi beka. 7.500 euroko laguntza jaso du Berrizbeitiak, Jean-Marie Gustave Le Clézio iazko Nobel Sariaren Désert liburua euskaratzeko.