Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia dator, eta gero zer?

  • Gernikako Estatutuak 30 urte beteko ditu aurtengo urrian. Martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Datorrena IX. legealdia izanen da EAEn. Analisi kronologiko honek hiru hamarkadako Euskal Herria politikoaren begirada orokorra bildu du.
Batasuna eta Ibarretxe
Batasuna eta Ibarretxe
Euskal Herria, Euskadi (EAE), Espainia eta Frantzia: bi estatu eta estaturik gabeko herri bat. Herri honetan bi legebiltzar (Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Gobernua), bi gobernu (EAEkoa eta Nafarroakoa) eta kontseilu bat daude (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia). Bi nazio-estatu eta nazio bat eraiki nahia. Euskal Herritik –kultur komunitate izaera– Euskadira –komunitate politiko izaera– bidean, EAE da euskal nazionalisten eraiki gune aitzindaria. –Aurrera egin aitzin, Ipar Euskal Herriaz aipua: Frantziako Gobernu sozialistak 1980 aldean herria egituratzeko eta ezagutzeko iragarri zuen Euskal Departamendua ez da egundo gauzatu–.

Konstituzionalistak versus subiranozaleak

Frankismoaren ostean bi legebiltzar osatu ziren Hego Euskal Herrian. Abertzaleen nahien aurka, Hegoaldeko euskal komunitatea bitan banatu zen: Nafarroan eta EAEn. Espainiako Konstituzioaren IV. Xedapen Iragankorrak bi komunitateak –berauek nahi izanez gero– batzeko aukera ematen du alabaina. Espainia nazioaren zaleen gehiengoak –Espainiako eskuinak ezetza eman zion Gernikako Estatutuari AP alderdiaren eskutik– baietza eman zion sistema –demokratiko– berriari, baita EAJk lideratzen zuen abertzaletasun posibilistak. Ezker abertzaleak (HB) ezezkoa eman zion erreformaren bideari. Espainiako Konstituzioak ez zuen jaso Hegoaldean gehiengoaren babesa, Gernikako Estatutua onartua izan zen ordea. Nafarroako Foru Hobekuntza legea berriz ez da egundo bozkatua izan. 1980 aldean osatu ziren Hegoaldeko lehenengo bi legebiltzar eta gobernuak.

Frankismoaren osteko Estatuaren –aldian aldiko gobernuez gain, ejertzitoak, poliziak eta Auzitegi Nazionalak osatuta, besteak beste– eta ETA erakunde armatuaren arteko enfrentamendua aurrez aurrekoa eta oso gogorra izan zen. Aro demokratikoaren lehen hamarkadan ezker abertzaleak ez zuen sistema demokratikoaren bide politikoa urratu. HBk 1990era –IV. legealdira– arte ez zuen EAEko politikagintzan parte hartu. Nafarroako Parlamentuan parte hartzen hasi zen, baina, erabateko “haustura” xede zutenen tesiak nagusitu ziren eta instituzioetatik at aritu zen. Sektore hauetakoen ustez, Euskal Herrian demokrazia ezartzeko KAS Alternatibako bost puntuak ezagutu behar ziren. Autodeterminazioa eta Hegoaldeko lau lurralde historikoak instituzio bakarrean gauzatzea funtsezko xedeak izaki.

1980ko hamarkada

1980tik 1990era ezkerreko mugimendua eta herri mobilizazioak oso sendoak izan ziren. Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiarazi zuten. Herri ekimenak eta ETAren esku-sartzeak behartu zuten Estatua zentrala ixtera. Herri mugimenduaren garaipen mugarria izan zen. Artean, indar parapolizialek (GAL) gogor jo zuten ETAren eta ezker abertzalearen aurka orobat. 1982an, estatu kolpe ahaleginaren ondoren, Espainiako Gobernuak LOAPA gauzatu zuen eta Gernikako Estatutuaren mugak zedarritu zituen. EAJ zatitu zen –EA alderdia sortuz– eta horrek abertzale posibilistengan ahulezia eragin zuen. EAJk PSE-EErekin gobernatu “behar izan” zuen EAEn. 1988an, Eusko Legebiltzarreko alderdiek Ajuria Eneko Ituna sinatu zuten “euskal gatazka”ri irtenbide elkarrizketatua emateko xedez. 1989an, berriz, Espainiako Gobernuaren (PSOE) eta ETAren arteko Aljeriako elkarrizketak burutu ziren. Elkarrizketek gatazkaren irtenbidea urrun zegoela baieztatu zuten. Alabaina, soluzioa negoziazio politikoaren bidetik etorriko zela baieztatu zen nolabait.

Leitzarango Autobiaren (A-15) aferak markatu zuen hamarkada honen amaiera. Lurraldea Koordinadoraren inguruan bildu zen herri mugimenduak nolabaiteko garaipena –bidearen trazatua aldatu zen– lortu zuen. ETAk aferan eskua sartu zuen halaber. Halere, borroka armatuarekiko kontrobertsiak areagotu ziren herri mugimenduetan.

1990ko hamarkada

Espainiako gobernu sozialistaren gainbehera hasi zen hamarkada honen hasieran. GALen afera, ustelkeria kasuak eta aurreko hamarkadan ezkerreko mugimenduarengandik aldentzeak –NATOrekiko bere jarrera tarteko; Euskal Herrian bereziki– PSOE ahularazi zuten. Hondamendia areago zabaldu zen A-15 autobiaren inguruko iruzur kasuen ondorioz. Nafarroako presidente Gabriel Urralburu auzipetu zuten.

Ezker abertzaleak bira egin zion bere ibilbide politikoari. Eusko Legebiltzarrean parte hartzen hasi zen. HB aukera politikoa ETAren Alternatiba Demokratikoaren ildoan mugitzen hasi zen. Halaber, Espainiako alderdi sozialistaren eta Eusko Legebiltzarreko alderdi abertzaleen arteko harremanak okertu ziren. Autonomiaren erabateko geldialdia izan zen. EA Euskal Herriaren subiranotasunaren alderako bidea urratzen hasi zen. Ajuria Eneko Itunak marko autonomikora behartzen zituela ohartu ziren alderdi abertzaleak, EAJko sektore subiranozalea barne. Beranduago, ELAk autonomiaren aroa agortutzat joko zuen.

Anartean, 1996an Espainiako Gobernura iritsiko zen Partidu Popularraren (PP) –Jose Maria Aznar sektore eskuindarren buru izaki– aukera sendotzen joan zen. Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko gatazkak bestelako jite bat hartu zuen. Harrezkero, PPko Gobernuak ez zituen bereizten demokraziaren aukera eta sistemarekiko “haustura” jorratu zuen ezker abertzalearen bidea. Aznarren Gobernuak Estatuaren botere legegileak bere estatu-nazioaren xedearen nahiera antolatu zituen. Gobernuaren estrategia gogortu zen. PPko Gobernuak Eginen itxiera lehenik eta Egunkariarena beranduago gauzatu zituen. Geroago, 18/98ko auzia egikarituko zen.

Bestaldean, ETAren Alternatiba Demokratikoaren arabera, Nafarroa eta EAE batzeaz batera, Iparraldeak euskal nazioaren lurraldea osatu beharra zuen de facto. Gatazkak hartutako norabidean, bideak nahiz indar eragileak nahastu ziren, hots, bide militarra eta bide politikoa. ETAren “sufrimenduaren sozializazioa” estrategia deitu izan zaiona garatzen hasi zen. Estatuko botereen aurka jo ez ezik, PSOEko eta PPko hautetsiak –eta kazetariak, besteak beste– jomugan hartu zituen.

Konstituzionalisten eta subiranozaleen arteko soka tenkatu zen. Indar abertzaleek Lizarra-Garaziko Akordioa zertu zuten. Akordio mugarri honek ilusioa piztu zuen abertzaletasunean. ETAk urte bat eta erdiko su-etena bete zuen. Gatazkaren irtenbidea oraindik ere urrun zegoela baieztatu zen, ordea. Lizarra-Garaziko garaia beste ziklo luze baten ataria baino ez zela izan; indar abertzaleen arteko –EAJ eta ETA bi muturretan– moldatu ezina islatu zen. Gizarteak irrikitzen zuen soluzioa ez zen lortu. Herri mugimenduak landu zuen bide zibilaren aukera zapuztu zen.

2000ko hamarkada

PPren nagusitasuna bermatuta zegoen, baita Aznarren ordezkoa Raxoi izango zela uste osoa eduki ere. 2004an, talde islamiarrek Madrilen egindako atentatuek, besteak beste, Zapatero eraman zuten Espainiako Gobernu buru izatera. Horrek Estatuaren eta euskal indar subiranisten arteko gatazkaren parametroak birkokatu zituen. 2002tik aurrera –PSOE Madrilgo Gobernuaren oposizioan zela– Batasunaren eta alderdi sozialistaren arteko harremanek Anoetako Proposamena eta Loiolako elkarrizketak gauzatzea bizkortu zituzten. Ibarretxe Plana gauzatu zen Eusko Legebiltzarrean eta Madrilen zapuztu. Hirukoak osatu Jaurlaritzak Herri Galdeketa gauzatu nahi izan zuen, baita Estatuak zapuztu ere.

Anoetako Proposamenak bi karrilen estrategia eskaini zuen: batek Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko betebeharrak bideratuko zituen. Beste bidea indar politikoek urratu behar zuten. Loiolan hiru alderdi eseri ziren: PSE, EAJ eta Batasuna. Oztopoak asko ziren. Batetik, PPk sortutako Alderdien Legea eta Estatuaren botereen –polizialen eta legegileen– esku-sartzea. Bestetik, Lizarra-Garaziko Akordioa osatu zuten sektore subiranozale batzuek ez zuten bat egin Loiolako elkarrizketen moldearekin. ETAren hirugarren su-etena ez zen ere behin betiko izan.

Hiru hamarkada eta gero zer?

Estatuaren 30 urteko sistema politikoak ez du normalizazioa ezarri Euskal Herrian. Hiru negoziazio aukera izan dira eta hiruek porrot egin dute. Haatik, soluziobideen bilatze lanketak eta aldian aldiko negoziazioek autodeterminazioaren egikaritze moduko bat landu dute: erabakitzeko eskubidea.

Bigarren zikloan (90ko hamarkadan) ezker abertzalea politikagintzara hurbildu zen. Hirugarren zikloan (2000koan) Estatuak politikagintzatik at ezarri du. Honen arrazoia: ETAren bortizkeriarekiko konplizitatea. Ezker abertzaleak bide politikoa urratu nahi du, baina harrapatuta dago. Zeinek harrapatuta? Duela 30, 20 edota 10 urte gizarteak Estatuak ezker abertzalearen –independentziaren– aukera galarazten zuela pentsa zezakeen, baina gaur egun, abertzaleen gehiengoak ETAren jarduerak ekimen subiranozalearen bidea oztopatzen duela uste du, baita, baliteke, ezker abertzalearen gehiengoak ere.

Gizartea zatituta dago. Normalizazioa irrikitzen du. Ezin du alderdien arteko liskar gehiago jasan, alta, ez du beraiengan eragiteko ahalmenik. Gatazkak apatia eragin dio. Esaterako, “bakea” hala nola ETAren “borroka armatua” espresioak eufemismoak bilakatu dira. Estatuko politikagintzan, euskal nazioaren eraikuntzaren PPren “ukazioa” da eufemismo ez den bakarra. Patxi Lopezek País hitza erabiltzen duenean ez du zein nazioz ari den argitzen. Ibarretxe herri honen gehiengoa aipatzean EAEra mugatzen da. Otegik berriz, Herri honen gehiengoa abertzalea dela dio. Euskal Herriaz ari bada, badaiteke erratuta egotea. ETAren “borroka armatua” eufemismoa eta iruzurra da. Ikuspuntu moral batetik eufemismoa, eta iruzurra da “borroka armatu” horrek ez duelako, adibiderako, AHT proiektua geldiaraziko. ETAk “borroka armatu” hori –Estatuaren aurkako bere gatazkan– garaipenik ekarriko ez duela dakien arren erabiltzen duelako. ETAren “borroka armatua” tarteko, Estatuaren errepresioak eta torturak ez du iraganeko gizartearen mobilizazio masiborik eragiten. Herri honek erabakitzeko duen eskubidea lehentasun izatetik bigarren planora pasatzen hasi da. Estatuak ezin du ETA garaitu, baina ezker abertzalearen estrategiak ez du lehen hamarkadan zuen sostengua. Euskal abertzaletasun posibilista berriz, ataka batean dago. 30 urtez EAE gobernatu ostean, lidergoa gal lezake. Martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. IX. legealdia dator eta gero zer?

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 08a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Eguneraketa berriak daude