argia.eus
INPRIMATU
Errekorra: milioi bat bira minutuko
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko otsailaren 03a
Askotan erosten ditugu motordun tresnak: autoak, zulagailuak, haizagailuak.... Horien gida-liburuetan sarri azaltzen da “minutuko bira kopuru” kontzeptua. Orain arte, laborategian lortutako minutuko bira kopuru handiena 250.000 izan da, baina horretarako behar ziren baldintzek ezinezko bihurtzen zuten horri erabilera praktikoa ematea.

Orain, Zurich-eko (Suitza) Teknologia Institutuko ingeniariek baldintza normaletan minutuko milioi bat bira egitea lortu dute, hori bai, oso material bereziak erabiliz. Lorpena jauzi teknologiko garrantzitsua da, motore askoz ere txikiago baina ahalmentsuagoak sortzea ahalbidetuko duelako.