argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2009ko urtarrilaren 27a

The Wet Band taldeak irabazi du Danbaka musika lehiaketa. Sari nagusiaz gain, ikusleen saria ere irabazi dute mutrikuarrek. Debagoieneko talderik onena, bestalde, Adi Holden bergararra izan da.

 

Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi du Tene Mujika beka, Loiolako hegiak izeneko proiektuarekin. 1996an eta 1998an Irlanda eta Palestinako gatazkei buruzko liburuak plazaratu zituen Muruak, eta euskal auzia landu nahi du orain.