argia.eus
INPRIMATU
Detektibe nobelaren aitzindaria
  • Wilkie Collins ::Ilargi-harria

    Itzultzailea: Antton Olano

    Alberdania-Elkar

    Orrialde kopurua ::748

    prezioa ::25€

2011ko urriaren 05a
“Hau izan da lehena” esateak beti arriskuak izaten ditu, literaturaz ari garenean zer esanik ez; dena dela, barkatuko diguzue Wilkie Collinsen Ilargi-harria nobela detektibe-eleberriaren aitzindaritzat hartzen badugu. Elkar eta Alberdania argitaletxeen Literatura Unibertsala sailak argitaratu berri duen lan hau garrantzitsua izan zen, oso, XIX. mendeko literaturan. Detektibe istorioa baino gehiago dugu: narrazio korala da, gutun bidez osatua eta giza izaeraren alderdiak, hitzaren bidez, agerian uzten dituena. Zerbaitengatik esango zuen T.S. Eliotek, Ilargi harria dela ingelesezko detektibe nobelarik onena. Antton Olanok egin du euskarazko itzulpena.