argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntzalaria lan bila
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko urtarrilaren 28a
Language Log webgunean honako galdera bota dute: nork eskaintzen dio lana hizkuntzalariari eta nolako hizkuntzalariak eskatzen dituzte? Munduan hizkuntzalariek lana bilatzeko erabiltzen duten 2008ko The Linguistic List-i errepasoa eman dio Chris Potts-ek. Datu asko dago eta horien artean hizkuntzalariei eskatzen zaizkien hizkuntzak. Ingelesaren ondoren, alemana, frantsesa, txinera eta arabiera datoz. Hizkuntzalariak eskatzen dituztenen artean %71 unibertsitateak dira, %3 ikastetxeak eta %26 bestelako aukerak.