Irlandatik euskal rockera bidaia, punkean geldiunea egin gabe

  • Fiachras ::Fiachras

    Bonberenea Ekintzak

    iraupena ::42´55´´

    prezioa ::13.50€

Fiachras: Irlandako jatorria duen izen arraro horren atzean Brigada Criminal, Txinaskis eta beste punk-rock talde batzuetan ibilitako lazkaotar, bergarar eta legazpiar koadrila dago. Iraganean landutako musika estiloez zeharo aspertuta daudela aitortu eta bestelako taldea egin dute, sentimendu handiagoa duena. Badira The Pogues eta Dublinersen folk mozkortia pitxarka irentsi duten pieza nostalgikoak; beste talde gutxi bezala Hertzainak edota euskal rock bizienaren parera jartzen dituenak; The Clashen aldarria dutenak; Johnny Cashen suziria piztuta eusten dutenak; eta baita Nick Caven usaina duten balada antzekoak ere. Bestalde, gaztelania eta euskara tartekatzen dituzte hausnartzera eta atzera begiratzera bultzatzen duten hitzak janzteko. Lan oso irekia, baina hurbila eta gustura entzuten dena.
Haritz Artola - Fiachras
"Lehen ikusle gaztetxo ugari genituen eta gorroto nuen. Horregatik euskaraz abesteari beldur diot"

Denbora asko behar izan duzue proiektu hau itsasoratzeko?


Ideia Brigada Criminal desegin aurretik dator. Aldanondo eta biok punk-rocka jotzeaz aspertuta geunden. Urte eta erdian Joseba eta Zangitu batu, eta abian jarri ginen.

“Motor zaharraren eskemak apurtuta, zirkulazio gabe ibiltzeko baimena daukazu”. Beste bide berri bat hartu duzue, ezta?


Bai. Talde berri bat sortuta aukera daukagu potroetan jartzen zaiguna egiteko. Bestela, badirudi inertzia baten barruan jo behar duzula. Hala, inongo helbururik jarri gabe, abesti bakoitza mota batekoa da.

“Bihotza ematen duzun ia gauza denek huts egiten dute”-la diozue, baina hitzak barrutik idatzita daudela dirudi...


Iraganean idatzitakoak baino sakonagoak dira, bai. Hala ere, uste dut nire kasuan ez dela egoera pertsonalaren araberakoa, baizik eta musika estiloarena. Punkean ez bezala, orain beste zerbait eskatzen zidan gorputzak; eta nahiko natural irten zait.

Kantuetan sinpletasunaren bila jo duzue...


Bai. Aldanondok eta biok egin ditugu eta ez gara aparteko musikariak. Hortaz, hala irten dira. Baina beste musikari askorekin kantuak apainduta gelditu dira.

“Ezer ez da txarragoa aspertuta hiltzea baino”. Hori esaten diezue bizkarra eman dizuetenei?


(Barre). Ezinbestekoa da egiten dugunean %100 sinistea, bestela alferrik ibiliko ginateke musika egiten. Batzuk hunkitzen dira, beste batzuk galdetzen digute ea zertan gabiltzan... Bagenekien hori izango genuela, hori ere ona da.

The Poguesen kutsua duten kantuak zuen marka diren arren, euskarazko kantuak ere dotoreak egiten dituzue...


Baliteke, baina euskararekin badut halako barne borroka bat. Ni egunerokoan %90ean euskaraz aritzen naiz, baina iraganean gogoan daukat ikusle gaztetxo ugari genituela, Kilometroetan eta abar... eta gorroto nuen hori. Horregatik euskaraz abesteari beldur diot.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude