argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2009ko urtarrilaren 28a

Katixa Agirrek Deian esanak: "Konparazio oro gorrotagarria dela jakinda ere, utzidazue gorrotagarria izaten momentu batez. Imajinatu dezakegu marokoar, errumaniar edo ekuadortar jatorriko euskal idazlerik? Bai? Noizko? Hamar, hogei urteren buruan? Inmigranteen bigarren belaunaldira itxaron behar al dugu? Ume marokoar, errumaniar eta ekuadortar horiek beren eskolaratze prozesua euskaraz bukatuko duten momentuan al dago gakoa? Hori bakarrik? Berez erakarriko al ditu euskal literaturak idazle potentzial horiek? Modu ‘naturalean’ erabiliko al dute euskara beren literatur jardunean?".