Homerok nahiko luke Ulises izan

  • “Autofikzio” esan duzu kafesne literario batean. Ñako ederra. Mahaian denak geratu zaizkizu arretaz begira. Moda-modako hitza baita; geroz eta idazle gehiagoren apustua. Garaiak aldatu diren seinale: Homerok, orain, ez du aski Ulisesen abenturak kontatzearekin. Bizi egin nahi ditu.
Enrique Vila-Matas
Argazkiko erretratuan, Enrique Vila-Matas idazle kataluniarra. Autofikzioaren alorrean lan sano interesgarriak egin ditu: 'Paris no se acaba' edo 'Dietario voluble' besteak beste.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Dela astekari honetako Ttakun (H)errenka sailean, Katixa Agirreren lumaz; dela Jakinen, Uxue Alberdiren artikulu batean; dela Berrian Kirmen Uriberen azken nobelari Beñat Sarasolak egindako kritikan... “Autofikzio” hitza nonahi ageri da azken aldian. Lagundu du, asko, Durangoko nobedadeen artean Hanif Kureishiren Intimitatea egon izanak, Harkaitz Canok itzulia, Txalapartak argitaratua; eta lagundu du, ez gutxiago, Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar, 2008) klabe autofikzionalean idatzita egoteak, ondarroarrak duen erakargarritasun mediatikoak nobela motaz hitz egitea ekarri duelako. Lehenagotik ere bageneuzkan, kuanto, autofikzioak euskaraz: Annie Ernauxen Gertakizuna eta Lekua argitaratuak zituen Igelak –Joseba Urteaga itzultzaile–, baita Amélie Nothomben Durduzaz eta dardaraz ere –Joxean Elosegik euskaratuta–. Sailkapenean sartu ez ditugun beste hainbat liburuk ere mereziko lukete zerrendan egotea. Eta, ziur, jaioko dira berriak, modak, moda izan nahi badu, jarraitzaileak behar dituelako.

Zer arraio da?

Oximorona, edo antzeko zerbait da autofikzioa: itxuraz elkarrekin talka egiten duten bi terminoren uztarketa; autobiografia eta nobela nahastuta zerbitzatzen den kubata. Serge Douvrovsky kritikari eta idazle paristarrak erabili ei zuen aurrenekoz 1977an, berak idatzitako Fils nobela sailkatzeko. Lehenago ere tankerako liburuak bazirela kontuan izanda –zerrenda luzea aurki dezakezue www.autofiction.org webgune frantsesean, tradizio literarioka sailkatua–, lasai asko esan dezakegu Douvrovskyk ez zuela genero berririk asmatu. Baina, Angel Errok esango lukeenez, “oro errana da, baina ez nik”: sarritan, aski izaten da gauza berari izen diferentea ematea, fenomeno berriaren antzezlana jokatzen hasteko.

... ondo, baina, zergatik moda hau?

Ez gara abentura teoriko eta argumental handietan galduko. Literatur teoriaz ia ezer jakin gabe, jurnalista honi buruhauste handiak ekarriko lizkioke artikulua garaiz bukatzeko. Zertxobait gehiago dakigu industria editorialak azken urteetan izan duen bilakabideaz. Eta industria diogunean, liburu usina handiez ari gara: ingelesezko, frantsesezko, espainolezko liburuak editatzen dituztenez. Horietan, geroz eta ohikoagoa bilakatu da People aldizkariko azala mereziko luketen pertsonaiek “beraien” liburuak kaleratzea: futbolariak, telebista aurkezleak, aktoreak... Eta liburu horiek saldu egiten dira, asko. Zaplanak ordea, zertzena behar izaten du enborrarekikoak bukatu nahi badira. Ikuspuntu horretatik, autofikzioaren azken aldiko gorakada erantzun bat izango litzateke; idazle batzuek liburuaren debaluazioari emandako erantzuna, hain zuzen ere. Irakurleak bizitza pribatuen gose direla? Voyeur hutsak? Idazleak bere gaueko zurrungak, goizeko nekeak eta eguerdiko sexu arazoak eskaintzearen truke –errealitate-fikzio jolas kilikagarriekin, gainera– irakurleak eskuratuko ditu. Formulak funtzionatzen du.

Lan teoriko sakonagoen esperoan, autofikzioak dagoeneko zerbait lortu du, unibertsitarioak beren bizitzarekin zer egin asmatu ezinda ibiltzen baitira: abenturak bizi, Ulises izan? Letren mundu lasaian murgildu, Homero bezala? Orain ez dago zalantzarik: biak egin ditzakete.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-11-22
Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


2024-11-18 | Behe Banda
Barra warroak |
Hau ez da nire belaunaldikoa

Nekeaz idaztera nindoan zutabe bat, baina erridikulua iruditu zait 19 urterekin lur jotaren planta egitea: amore emanda, nekatuta, etsituta, mundu honek ukatu banindu bezala. Are erridikuluagoa iruditu zait gelditzen zaizkigun ogi apur txikiekin erantzukizun ezaz amestea, azken... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Eguneraketa berriak daude