Alepoko Poeta

  • Idazteko ez da gauza handirik behar: bi esku, bi begi eta gogoa. Mina baten eztandak eraman zituen Samir Tahhanen eskuak eta begiak. Idazteko gogoa, grina, ez. Eta horregatik, esku-begien faltan, arimarekin eskribitzen du. Bizitzaren beltzak eta zuriak kontatu ditu ARGIArentzat, hitz lauz, apaindurarik gabe.
Samir Tahhan
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sirian, Eufrates ibaiertzean jaio nintzen, Irakeko mugatik oso gertu. Nire aita aduanako polizia zen eta bere lanagatik bi urtean behin tokiz aldatu behar izaten genuen, Siriako muga ezberdinetara beti. Greziar katolikoak ginenez, Frantziskotarren eskolan ikasi nuen, Lur Saindua ikastetxean, hain zuzen. Hezkuntza benetan bikaina jaso nuen eta 18 urte bete orduko, arabiera, frantsesa eta ingelesa primeran nekizkien.
 
Gazte-gaztetatik hasi nintzen poesia eta antzerkia idazten. Gero Damaskoko Unibertsitatera ingeles literatura ikastera joan nintzen, baina fakultateak oso maila apala zuen. Frantziskotarrekin irakurrita nituen jada Shakespeare, Eyre, Bronte, etab.
 
Libanora joan nintzen gero, garai haietako “Ekialdeko Paris”-era. Jende guztiak zekien frantsesez, antzerkiaz, nazioarteko musikaz… Huraxe izan zen europar kulturarekin nire lehen kontaktua eta orduan erabaki nuen Europara joatea.
 
Espainiara joan nahi nuen, nire eskola kide askok hara jo baitzuten. Gainera, garai hartan merkea zen bizitza han. Dena den, zerbitzu militarra egitea gomendatu zidaten, ezinbestekoa baitzen pasaportea eskuratzeko. Ingeniari militarren sailean aritu nintzen han, mina eta lehergailuen espezialitatean. Golanera bidali ninduten, Israelek okupatutako lurraldera. Eraso txikiak burutzen genituen han israeldarrak pixkana ahultzeko. Bi urte eman nituen, pertsonen kontrako lehergailuen artean. Baina horietako bat maneiatzen ari nintzela eztanda egin zuen. Fabrikazio akatsa zuen. Ez da harritzekoa, 1941ean Errusian egindakoa zen eta. 23 urte nituen eskuak eta begiak galdu nituenean.
 
Barraquer oftalmologoa ezagun askoa zen. Abeslari famatu bati ikusmena berreskuratu ondoren, egunkari guztiek sendagile katalanaz hitz egiten zuten. Oso famatua egin zen arabiar munduan. Espainiara jo eta siriar jatorriko gizon batekin egin nuen topo Madrilen. Siriako enbaxadan lan egiten zuen eta espainiar batekin ezkonduta zegoen. Harek esan zidan Barraquerrek ospe handia izan arren, onenak Madrilen zeudela. Bi lagun ei ziren: Castroviejo eta Domínguez. Eurengana jotzeko gomendatu zidan. Frantsesez ondo nekienez, hilabeteko epean gaztelaniaz mintzatzeko ia gai nintzen. Dena den, Rubio erietxeko moja gehienek frantsesez hitz egiten zuten. Bigarren aldiz jaio nintzen han, hain zen atsegina eta ona bertan jaso nuen harrera. Hori dena duela hiru urte Sirian argitaratu nuen liburu batean deskribatu nuen. Gaztelaniara itzuli nahiko nuke jende honenganako omenaldi gisa. Askok izan zuen nire etorreraren berri, telebista eta prentsan oihartzun handia jaso baitzuen siriar gazte haren dramak.
 
Gauzak horrela, jende ugari etortzen zen bisitan. Behin, adineko emakume batek mahats-mulko bat ekarri zidan. “Etxeko patioan hazitakoak dira, eta nire semea hil zenetik ez diot inori jasotzen utzi. Baina telebistan ikusi zintudanean, nire semeak mulko bat eramango zizukeela pentsatu nuen”, esan zidan emakumeak.
 
25 urteak Espainian bete nituen. Egun hartan neska batek kutxa bat oparitu zidan. “25 opari daude barruan, lehenagotik elkar ezagutu izan bagenu, urtero eman izango nizkizunak” esan zidan. Ez zait inoiz ahaztuko.
 
Niretzat, erietxe xume hura paradisua zen.
 
Espainian lau hilabete eman eta gero, Adolfo Domínguez oftalmologoak zera esan zidan, “itxaropena” poeten hitza baino ez zela; zientzialariek probabilitateaz hitz egitea nahiago zutela. Nire kasuan, milioi batetik bakarrekoa ei zen.
 
“10 edo 12 ebakuntza egingo dizkizugu begietatik metraila ateratzeko. Gero kornea berri bat jarriko dizugu”, esan zidaten medikuek. Antza, kornea natural bat onartzeko oso aukera urriak ziren eta artifizial batekin lehendabiziko aldiz probatuko zutela esan zidaten.
 
Eta ikusten hasi nintzen, miraria izan zen! Telebistak horren berri eman zuen eta berehala mundu osoko adituak etorri ziren kornea berritzaile hura zertan zetzan jakiteko.
 
Nire gela izan zen ikusi nuen lehendabiziko irudia; lehenengo pertsona, Toledokoa zen Frantziska serora, gauez zaintzen ninduen moja.
 
Siriara bueltatu behar nuen. Baina protesia behin-behinekoa zen eta urtebeteren buruan Espainian aldatu behar zidaten medikuek. Nik ez nuen Espainiatik joan nahi eta enbaxadoreari bertan gelditzeko baimena eskatu nion. Beldur nintzen, behin Sirian, Damaskok Espainiara bueltatzeko baimena ez ote zidan ukatuko. Gainera, gastuekin lagunduko zidaten ezagun asko nituen Madrilen, hots, Blanca de Castelanos markesa, Jaime bere senarra, osasun saileko langile zen Carmen Cabestany… Denak laguntzeko prest zeuden. Azkenean Siriara bueltatzera behartu ninduten. Eta, espero bezala, Espainiara itzultzeko bisa ukatu zidan Damaskok. Eta ikusmena betirako galdu nuen.
 
Hiru hilabeteko atzerapenaz Espainiara bueltatzea lortu nuen, alferrik. “Pasaportean zigilua ukatu dizun funtzionarioak betirako itsutu zaitu”, esan zidan Domínguez sendagileak. Itsu eta eskurik gabe bizitzen ikastea gomendatu zidan medikuak.
 
Sirian bueltan, frantziar literaturako ikasle batekin ezkondu nintzen. Handik bederatzi urtera, “ilargirik gabeko gau” batean, ondasunak bere izenean jarri nituen. Geroxeago ospa egiteko esan zidan, etxea eta barruko guztia berea zela eta. Espainian nengoela emakumeei buruzko txiste bat entzun ohi zen: “Gaseosarekin gertatu bezala, bi emakume mota daude: Casera eta Revoltosa. Nirea bigarren motakoa zen.
 
1986. urtea zen eta amaren etxera joan nintzen, berarekin eta nire anaiarekin bizitzera. Ama hil zenetik Marot anaiak eta biok liburuak idatzi eta publikatzen eman dugu bizitza.
 
Dagoeneko mota anitzeko 12 liburu plazaratu ditugu: poesia, eleberria, herri ipuinak, bai eta arabiera ikasteko metodo bat ere. Kasuak izenburuko liburua argitaratu nuen duela urte batzuk. Deskribapen eta elkarrizketarik gabeko eleberria da. Gai zentrala nire emaztearen eta bion artean gertatutakoa da. Jende desberdina horren inguruan mintzo da lehendabiziko pertsonan, eta nik euren testimonioa jaso besterik ez dut egiten. Sorbonako Unibertsitateko irakasle batek literatura genero berri bat asmatu dudala dio. Esan nahi nuena zera da, norbaitek bere iritzia ematen dizunean, aldi berean bere barneko zerbait ematen dizula, berak egoera horretan egingo lukeena. Gai nagusi bat egon arren, partehartzaile bakoitzaren nortasuna jasotzen duen kaleidoskopioa da eleberria.
 
Gero Arima erratuak argitaratu nuen. Darwinek dio piztiak ditugula arbaso, eta arrasto horiek bilatu ditut liburu honetan.
 
Hirugarren begia koloreen hiztegi bat da. Nola helarazi koloreak itsu bati? Kolore bakoitzak sentimendu bana du, beraz, sentimenduak dira itsu batek koloreak ikusteko tresna.
 
Horiexek dituzue nire hainbat libururen inguruko azalpenak. Gehienentzako inspirazioa Espainian aurkitu nuen.
 
Egun, Alepon bizi naiz. Suleimanie auzoan inoiz bazaudete, galdetu nitaz Alepoko babarik onenak dauzkan saltzaileari. Lagun mina dut eta badaki non bizi naizen.

Azkenak
2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


Eguneraketa berriak daude