Londresen rock and rollak ez duela dirurik emanen?

RocknRolla
RocknRolla. Zuzendaria: Guy Ritchie. Aktoreak: Gerard Butler, Tom Wilkinson. Britainia Handia, 2008. 114 minutu.

Guy Ritchiek problema bat izan du orain dela gutxi arte: hedabideek gehiago hitz egin dutela bere emaztearekin zuen harremanaz, bere filmetaz baino. Gertatzen da, Madonnarekin ezkontzen zarenean. Bukatu da erromantze hori, eta, –kasualitatea?– film berriarekin ospatu du.
Zuzendariaren filmografia ezagutzen duenak badaki zer espero dezakeen: Lock & Stock eta Snatch pelikulak bezala, RocknRolla ere elkarren artean korapilatzen diren istorioekin atondu du. Koktelean nahastu ditu, ostera, gangsterrak, lapurretak eta ipurkaleetako giroa. “Bat-Bi” izeneko pertsonaiak (Gerard Butler) eta bere lagunek, arazoak dituzte Lenny Colekin (Tom Wilkinson). Dirua zor diote. Bi milioi. Eta Cole da Londresko etxebizitza negozioaren zikinkeria guztiak manatzen dituena. Hobe zorra kitatzea, horretarako lapurreta handi bat egin behar bada ere. Nori lapurtuko, eta Colekin negoziotan dabilen Uri Omovich (Karel Roden) enpresari errusiarrari. Gainera, “Bat-Bi”-k harreman bitxia hasiko du Omovichen diru kontuez arduratzen den Stellarekin (Thandie Newton). Eta horrela, artilezko pilota lehoi batek jolasteko modukoa bihurtuko da, batez ere Lenny Colen semea azaltzen denean: rock izar drogazale bat, prentsak hiltzat jotzen duena.
Momentu batzuetan tentsioa falta badu ere, gustura utzi ninduen; tripak bota beharrean egin nuen barre sekuentzia batzuetan. Aurreko lanen formula gutxi gora behera errepikatzeak, egia da, sorpresa kentzen dio, baina Ritchieren estiloa garatzen ari da, hau ez da aurrekoen kopia hutsa.
Bukatzeko, bi ohar labur, filma ikusi ondoren irakurtzeko. Bat: Soinu banda iPodean eramateko modukoa da, baietz? Bi: Omovichen koadroa MacGuffin bat da. Segi Wikipediara, azken hori zer den jakin nahi baduzu.

ASTEKARIA
2009ko urtarrilaren 20a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude